Ardi- eta ahuntz-baztangaren kasu berriak Estatuan

MAPAk duela gutxi eguneratu du ardi- eta ahuntz-baztangaren (AAB) egoera epidemiologikoa, Cuencan kasu berriak baieztatu ondoren.

Joan den 2022/09/19an AAB berriro agertu ondoren Espainian, Granada probintzian, eta kontuan hartuta desagertutzat jo zela 1968an, eta kasu gehiago hauteman ondoren, MAPAk gaixotasunaren egoera eguneratu du Cuencan 2 foku berri baieztatu ondoren, ezarritako neurriei esker eta, batez ere, gaixotasunarekin bat datozen sintoma klinikoak eta lesioak detektatzeari esker.

Esne-ardien bi ustiategi dira, eta guztira 2.339 animalia daude: aurrekoei batuta, guztira gaixotasunaren 23 foku daude: 12 Granada probintzian, 1 Almeria probintzian eta 10 Cuenca probintzian.

Albaitaritza Zerbitzu Ofizialek berehala hartu dituzte araudietan jasotako kontrol-neurriak: ustiategia hustea, 3 km-ko babes-eremua eta 10 km-ko zaintza ezartzea (ustiategietan biosegurtasun- eta zaintza-neurriak indartuz) eta animalia eta produktuen mugimendua mugatzea.

Azpimarratu behar da AAB ez dela zoonosi bat, eta haragi eta esnearen kontsumoa, nahiz eta horiek kutsatuta egon, ez dela arriskutsua pertsonentzat.

Osasun-agintaritzek gogorarazten dute funtsezkoa dela ardi eta ahuntzen ustiategietan biosegurtasun-neurriak aplikatzea, baita animalien garraioan ere, eta agintaritza eskudunei edozein susmo jakinaraztea.

Eguneraketa data: 2025/08/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad