Antimikrobianoekiko erresistentziaren aurkako ekintza-planen nazioarteko aurrerapena

Txosten honetan, FAOk, OIEk eta OMEk antimikrobianoekiko erresistentzien (RAM) ugaritzearen aurkako estrategien ezarpen-mailari buruz egin duten bigarren autoebaluazio-inkestaren emaitzak aztertuko ditugu.

Emaitza orokorrak

OMEko 194 estatu kideetako 154k bete zuten autoebaluazioa (% 79,4ko erantzun-tasa). Oraindik ez da bete 2017rako ezarritako helburua, baina 93 herrialdek esan zuten ekintza-plan bat zutela (100era irits daitezke) eta 51k plana garatzen ari zirela.

Sektore anitzeko taldeen garrantzia

Sektore anitzeko koordinazio talde bat ezartzea funtsezkoa da antimikrobianoekiko erresistentziari aurre egiteko ekintza bateratu eta iraunkor bat garatuko dela bermatzeko. 2017an, herrialdeen % 20k adierazi zuten ez zutela inolako koordinazio-mekanismorik.

Hala ere, koordinazio-mekanismoak abian zituzten herrialdeen kopurua bikoiztu egin zen (29tik 53ra), eta sektore anitzeko 79 talde osatu ziren guztira, erregularrak ez baziren ere

Animalien osasunarekin lotutako emaitza

Oilaskoak, txerriak eta behiak ekoizten dituzten eta inkestari erantzun zioten 10 herrialde nagusietako 9k ekintza-plan nazional bat egin dute gutxienez. Alabaina, jarduketa-esparru guztiak (zaintza, hezkuntza, kontrola eta kontsumoaren erregulazioa) osasun publikoan aplikatu dira batez ere, eta ez animalien osasunean.

Osasun publikoarekin lotutako emaitzak

105 herrialdek jakinarazi zuten zaintza-sistema bat zutela, eta beste 68k nazio-mailan kontsumitzen ziren antimikrobianoak kuantifikatzeko sistema bat. Hori positiboa bada ere, soilik 61 herrialde inskribatu dira Antimikrobianoen Zaintzarako Munduko Sisteman (GLASS), eta horietako batzuek bakarrik sartu dituzte datuak sisteman.

Medikamentuen segurtasunari dagokionez, herrialdeen ia bostenak (% 18,2) ez dauka politika edo lege nazionalik produktu antimikrobianoen kalitatea, segurtasuna, eraginkortasuna, banaketa, salmenta eta erabilera kontrolatzeko.

Beste 28 herrialdek (% 18,2) ezin izan zuten adierazi politika horiek aplikatzen zituzten edo ez.

Recomendaciones

Existe una necesidad urgente de priorización de recursos en la Producción Animal y de Alimentos; Solo 64 países (41.6%) han instaurado medidas para limitar el uso de Antimicrobianos de Importancia Crítica (CIA), tanto en humanos como en animales.

Los esfuerzos en investigación y las políticas para abordar la RAM pueden verse comprometidos si los datos, tanto en humanos como en animales, no son compartidos. Ambos ejes de monitoreo son necesarios para poder adoptar mejores estrategias de lucha contra la RAM.

Eguneraketa data: 2025/07/21

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…