Antibiotikoen erabilera murrizteak eragina du animalien erresistentzietan

Animalietan antimikrobiarrak modu arrazionalean erabiltzeri buruzko Herbehereetako txosten baten arabera, korrelazio zuzena dago animaliei emandako antibiotikoen murrizketaren (% 58,4ko beherakada salmentan 2009tik 2015era) eta antimikrobiarren aurreko erresistentzia-mailaren beherakadaren artean, loditzeko oilaskoetan, behietan eta txerrietan.

Lorpen hori erdiesteko, honako jardunbide egoki hauek identifikatu dira:

  1. Ustiategietan erabiltzen diren antibiotikoen eta haien ebaluazio konparatiboaren erregistro gardena
  2. Albaitarien preskripzio-patroien ebaluazio konparatiboa
  3. Albaitariei garrantzi handiagoa ematea
  4. Animalien osasuna hobetzeko ekintzak sustatzea
  5. Antibiotikoen erabilera arrazionala sustatzea, ezarritako helburu ofizialekin bat
  6. Kolektibo publiko zein pribatuen parte-hartzea sustatzea; arduradunek neurri eraginkorrak hartu beharko dituzte helburuak erdiesteko, eta herrialdeko agintariek neurri horiek berrikusi eta babestuko dituzte

Txostenaren ondorioek adierazten dute emaitzak epe nahiko laburrean lor daitezkeela, animalien osasunari eta ongizateari kalterik eragin gabe, ekoizleen bideragarritasun ekonomikoa babestuta eta gehiegizko erregulazioa mugatuta.

Identifikatutako neurri batzuk egokiak izan litezke beste estatu-kide batzuetan ezartzeko.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…