Antibiotikoekiko erresistentziaren zaintza ebaluatzeko ikuskapena – DGSANTE 2017

Europako Batzordearen Osasunaren eta Elikagaien Segurtasunaren Zuzendaritza Nagusiak Espainian eta, zehazki, Katalunia eta Murtzia autonomia-erkidegoetan, 2016ko irailaren 5etik 16ra bitartean egindako ikuskapenaren behin betiko txostena argitaratu du. Ikuskapen horren helburua zen bakteria zoonotikoek antibiotikoekiko duten erresistentziaren zaintza eta jakinarazpena ebaluatzea elikagaiak ekoizteko erabiltzen diren zenbait animaliarengan eta zenbait elikagaitan.

Txostenaren arabera, oro har, agintari eskudunek esparru egokia ezarri dute antibiotikoekiko erresistentziaren zaintza ofizialerako. Hain zuzen ere, Espainian antibiogramak egiten ziren elikagaietan eta elikagaiak ekoizteko erabiltzen ziren animalietan 2013/652/EB Erabakiaren betekizunak ezarri baino lehenago ere. Horrez gain, gaur egun, Espainian baliabide ugari erabiltzen dira borondatezko saiakerak egiteko erabaki horren aplikazio-alorretik kanpoko beste andui batzuetan ere.

Hala ere, txostenak zenbait arazo zehazten ditu, eta arazo horiek ahuldu egin dute antibiotikoekiko erresistentziaren zaintza harmonizatua. Bereziki, gabeziak hauteman dira hiltegietan eta txikizkako saltokietan jasotako laginen adierazgarritasunean. Gabezia horiek direla eta, Batzordeak adierazi du balitekeela antibiotikoekiko erresistentziaren zaintzaren arloan bildutako datuak guztiz alderagarriak ez izatea beste estatu kide batzuetan jasotako datuekin.

Txostenak hainbat gomendio proposatzen ditu hautemandako gabeziak zuzentzeko eta indarrean dauden kontrol-neurriak are gehiago sendotzeko. Hona hemen egindako proposamen batzuk:

  • Bermatzea EFSAri igortzen zaion erresistentzien segimenduaren deskribapen orokorrean ageri den informazioa zehatza dela eta xehetasun ugari dituela.
  • Bermatzea hiltegietan eta txikizkako saltokietan jasotako laginak adierazgarriak direla.
  • Bermatzea eskuragarri dauden Salmonella andui guztiei kultiboa eta antibiograma egiten zaiela.
  • Bermatzea antibiotikoekiko erresistentziaren arloan erreferentea den laborategi nazionalaren koordinazio-funtzioa, dokumentatutako laborategiko prozedurak eta anduien bilketa bat datozela 2013/652/EB Erabakian ezarritakoarekin.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…