Antibiotikoekiko erresistentzia bakterio zoonotikoetan, 2017

EFSAk eta ECDCk zenbait bakterio zoonotikok, besteak beste, Salmonellak, Campylobacterrek eta Escherichia colik, antibiotikoekiko duten erresistentziari buruzko urteko txostena argitaratu dute.

Honako hauek dira azterlanaren ondorio nagusiak:

Salmonella eta E. coli

Gizakiengandik hartutako Salmonella laginetan eta urtebete baino gutxiagoko txerri eta txahal isolamenduetatik ateratako Salmonella eta E. coli laginetan, ampizilinari, sulfonamidari eta tretaziklinei erresistenteak diren bakterio-tasa handiak identifikatu ziren. Ostera, hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentzia ez zen oso ohikoa izan.

Intzidentzia / prebalentzia tasa ezberdinak hauteman ziren herrialdearen arabera, espektro zabaleko betalaktamasen (ESBL) / AmpC produktoreei dagokienez, zehazki, Salmonella eta E. Coliren kasuan haragitik (txerrikia eta txahala), txerrietatik eta gizentzeko txahaletatik, eta Salmonellaren kasuan gizakiengandik.

Gizentzeko txerrietan E. coli karbapenemasa produzitzen duen lagin bat aurkitu zen gizentzeko txerrietan.

Kolistinarekiko erresistentzia ez zen oso ohikoa izan gizentzeko txerri eta txahaletako (eta beren haragiko) Salmonella eta E. coli isolatuetan, ezta gizakien Salmonellan ere.

Campylobacter

Gizakien isolatutako Campylobacteretan, toziprofloxazina eta tetrazilinekiko erresistentzien maiztasunak izugarri altuak izan ziren, batez ere Campylobacter coli motakoak.  Gainera, C. coliren eritromitizinarekiko erresistentzia-tasa ere altua eta oso altua bitartekoa izan zen bost herrialdetan, eta horrek aukera gutxi uzten du Campylobacterrak eragindako infekzio larriak tratatzeko.

Maiztasun handia hauteman zen gizentzeko txerrien C. coli isolamenduetan ziproflazina eta tetraziklinarekiko erresistentzian; ostera, askoz maila baxuagoan identifikatu ziren eritromizinarekiko erresistentziak.

Multiresistentziak

Orokorrean, ez zen oso ohikoa izan garrantzi kritikoko antibiotikoekiko multierresistentzia ez animalien ez gizakien isolamenduetan. Alabaina, oso altuak eta izugarri altuak” bitarteko multierresistentzia-mailak hauteman ziren S. typhimuriumean eta bere aldaera monofasikoan gizaki nahiz animalietan.

Gizakiengan, S. kentuckyk erresistentzia altua erakutsi zuen ziprofloxazinarekiko, eta ESBLen prebalentzia altua.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…