Animalia-jatorriko produktuetako identifikazio-marka: AESANen interpretazio-oharra

 

853/2004 (EE) Erregelamenduarekin bat etorriz, merkaturatzen diren animalia-jatorriko produktuek osasun- edo identifikazio-marka bat izan behar dute. Marka horiek derrigorrezkoak dira eraldatutako nahiz eraldatu gabeko animalia-jatorriko produktuentzat; ez, ordea, landare-jatorriko eta eraldatutako animalia-jatorriko produktuen nahasketa daukaten elikagaientzat (produktu konposatuak).

 

Era berean, Erregelamendu horretan salbuespen gisa hartzen dira produktu jakin batzuk:

 

  • Elikagai batzuek, animalia-jatorriko produktuaren definizioan sartzen badira ere, ez dute markarik behar, horientzako eskakizun espezifikorik ezarri ez delako. Horren adibide dira, besteak beste, eztia eta intsektuak.
  • Bilgarrian enbalatze-zentroaren kodea daramaten elikagaien kasuan (adibidez, arrautzetan), identifikazio-marka ez da beharrezkoa. 
  • Egoera jakin batzuetan, animalia-jatorriko produktu batzuei beste identifikazio-marka bat jarri behar zaie. 
  • Ontzi batzuek identifikazio-marka bat baino gehiago izaten dute. 
  • Beste herrialde batzuetatik datozen produktuek berezitasunak izan ditzakete markari dagokionez.

 

Hori dela eta, AESANek interpretazio-ohar bat argitaratu du, eta bertan bildu ditu egoera horiek guztiak, lege-eskakizunen interpretazioa harmonizatze aldera.

Eguneraketa data: 2025/07/23

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…