562/2025 Errege Dekretuaren analisia: kontrolak eta beste jarduera ofizial batzuk nekazaritzako elikakatearen barruan

Errege dekretu horrek eguneratu eta bateratu egiten du nekazaritzako elikagaien kontrol ofizialei buruzko estatuko esparru juridikoa; horiek horrela, 1749/1998 EDa eta 1945/1983 EDaren zati bat indargabetu eta lege-esparrua egungo beharretara eguneratzen du. Horrez gain, digitalizazioa, gardentasuna eta Europarekiko lerrokatzea barne hartzen ditu kontrol-sistema berriaren egiturazko oinarri gisa.


Aldaketak aurreko legeriari dagokionez


1749/1998 EDa erabat indargabetzea (substantzien eta hondakinen kontrola animalietan eta animalia-jatorriko produktuetan), kontrola 2017/625 Europako Erregelamenduaren estandar berrietara egokituta.

1945/1983 EDa indargabetzea, oro har, 2025eko uztailaren 3tik aurrera, salbuespen espezifikoekin. Indarrean jarraituko dute kontsumitzailearen defentsari buruzko artikulu jakin batzuek (9.2 eta 3 art., 13.-16. art.), bai eta autonomia-erkidegoko nekazaritzako elikagaien kalitateari buruzko zenbait alderdik ere.


Espainiako antolamenduan osorik sartu da 2017/625 (EB) Erregelamendua. Horren bidez, kontrola zabaldu da nekazaritzako elikakate osora, animalia-jatorriko produktuetatik haratago, pentsuak, landareen osasuna, ongarriak, nazioarteko garraioa eta salmenta elektronikoa barne hartuta..


  • Aurrez aurrekoak ez diren kontrolen lehendabiziko arauketa legala; honako hau barne hartzen du:
    • mystery-shopper” Internet bidez, agentearen identifikaziorik gabe
    • auditoretza dokumentalak bide elektronikoaren bidez
    • etiketen eta publizitatearen berrikuspena bitarteko digitaletan
  • Erabateko trantsizioa digitalizazio administratibora, burokrazia murriztu eta prozesuak modernizatzearen bidez.

  • Analisi-protokoloa sinplifikatzea: hiru faseko eskematik (hasierakoa, kontraesankorra, ebazlea) bi fasekora igarotzea (hasierako analisia + bigarren ebazpen posiblea).
  • Eskakizun berriak laborategi ofizialentzat (langile kualifikatuak, inpartzialtasuna, emaitzak epe barruan) eta teknika analitiko eguneratuen erabilera.

  • Ezinbestekotzat ezarriko dira aldizkako informazio publikoak (Kontrol Plan Nazionala, urteko txostena, erkidegoko/udalerriko emaitzak).
  • Gorabehera sanitario edo fitosanitarioen eta hartutako neurrien argitalpena ezarri da.
  • Elikagaien arloko iruzurraren aurkako arauketa indartuko da, eta administrazioen arteko kooperazio-mekanismoak zorroztuko dira SGICO  bidez (Informazio Komun Ofiziala Kudeatzeko Sistema).

  • PNCOCAren Koordinaziorako Batzorde Nazionalaren sorkuntza, nazio- eta erkidego-mailan plangintza, ebaluazio eta jarraipenaren arloko erantzukizunak izango dituena.
  • Lankidetza-mekanismoen eta eskumenen zehaztapena Estatuaren Administrazio Nagusiaren eta autonomia-erkidegoen artean, Ceuta eta Melilla barne.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…