SCIRI Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren 2024ko urteko memoriaren azterketa

Espainia inplikatuta zegoen elikagaiei buruzko 856 jakinarazpen kudeatu dira SCIRI bidez 2024an. Horietatik 397 alertak izan ziren, 306 informazioak, 145 atzera botatzeak eta 8 “berrikuntzak”


Jakinarazpenen % 35 animalia-jatorriko produktuei buruzkoak ziren; % 40 landare-jatorrikoei buruzkoak; % 21 “beste produktu batzuei” buruzkoak eta % 4 elikagaiekin kontaktuan dauden materialei (EKM) buruzkoak.

Identifikatutako arriskuen sailkapenari dagokionez, arrisku kimikoa da nagusi (guztizkoaren % 48), jarraian arrisku biologikoak daude (% 24), ondoren beste arrisku batzuk (% 22) eta azkenik arrisku fisikoak (% 6).


Arrainei eta eratorriei buruzko jakinarazpenak nabarmentzen dira; izan ere, 95 jakinarazpenekin (iazkoaren antzera) lehenengo postuan daude. Bigarren eta hirugarren postuetan haragiei eta eratorriei buruzkoak (87 jakinarazpen) eta elikadura-osagarriei buruzkoak (64 jakinarazpen) daude. Deigarria da zerealen, irinaren eta eratorrien gorakada (58 jakinarazpen), aurten molusku bibalbioen aurretik baitaude.


2023an bezala, jakinarazpenik ugarienak Salmonellari buruzkoak izan dira (72), jarraian Listeria monocytogenes dago (37) eta hirugarren E. coli (13). Horiek guztiak batez ere animalia-jatorriko produktuetan hauteman dira.


  • Metal astunei buruzko jakinarazpenak (76) berriro ere lehenengo postuan dira. Merkurioaren presentzia nabarmentzen da 55 jakinarazpenekin (metal astunen guztizkoaren %71), gehienak arrainetan, bereziki ezpata-arrainean (32 kasu).
  • Fitosanitarioen hondarrei buruzko jakinarazpenak (71) batez ere landare-produktuekin lotutakoak izan dira eta gehien jakinarazitako substantzia klorpirifosa da orain ere (19 kasu).
  • EKMko migrazioen artean, maizen egindako jakinarazpenak honako hauek dira: amina aromatiko primarioak, melanina, artsenikoa eta aluminioa.

Jakinarazpenik gutxienak mota honetakoak dira, 44 guztira; horietatik gehienak (26) gorputz arrotzen presentziari buruzkoak dira (aurreko urteetako antzeko zifra).


Mugan atzera botatako 145 kasu jakinarazi ziren, iaz baino apur bat gehiago (140). Arrisku kimiko eta biologikoengatik atzera botatakoak dira nagusi.


Aitortu gabeko alergenoen ondoriozko alertek gora egin dutela islatzen dute zifrek, eta jakinarazitako alergeno motak dibertsifikatu direla ere bai:

  • Elikagaien alerta kudeatuak: 65, aitortu gabeko alergenoak hautemateagatik (ugaritu egin dira, 2023an 47 izan baitziren).
  • AESANen webgunean argitaratutako alertak: 38 (2023an, aldiz, 22).
  • Inplikatutako alergenoak (argitaratutako alertak):
alergenoak SCIRI 2024

  • Jakinarazitako nahitaezko alergenoen taldeak guztira: 14tik 11 (2023an baino bi gehiago). Apioa izan zen jakinarazi ez zen bakarra.

Eguneraketa data: 2026/03/13

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…