Amarantoarekiko (E 123) esposizioaren ebaluazio hobetua 13/11/04

Amarantoa (E 123) elikagaien gehigarria da, eta Europar Batasunean elikagaien koloratzaile gisa onartuta dago hainbat elikagaitan erabiltzeko.Elikagaien gehigarri hori EBko Elikadurako Zientzia Batzordeak (SCF, 1976, 1979, 1983) eta elikagaien gehigarrien adituen FAO/OME Batzorde Mistoak (JECFA, 1972, 1975, 1978, 1984) ebaluatu dute.

2010. urtean amarantoa berriro ebaluatu zen, eta emandako zientzia-irizpenean, Batzorde Tekniko Ebaluatzaileak ondorioztatu zuen herritar helduek izan dezaketen esposizioa handiagoa izan ziekeela Eguneko Ingesta Onargarria (EIO) baino.Hori dela eta, EFSAk koloratzaile horrekiko esposizioaren ebaluazio zehatzagoa egin du, elikagaietan duen erabilerari buruzko informazio berria ere kontuan hartuta.

2010ean, Batzorde Teknikoak 0,15 mg/gorputz-pisuko kg/egun EIOa ezarri zuen amarantoari dagokionez (E 123). Batzorde Teknikoak ondorioztatu zuenez, eskura zituzten datuak kontuan hartuta, hainbat elikagaitan amarantoa asko erabiltzen denez, baliteke helduentzako EIOa baino esposizio handiagoa izatea (0,88mg/gorputz-pisuko kg/egun).Halaber, atzeman zen helduen artean esposizioaren eragile nagusiak edari alkoholikoak zirela, eta kategoria horren barnean, janaurreko ardoak eta “amerikanoa”.Era berean, Batzorde Teknikoak aipatu zuen haurrengan aurreikusitako esposizioa, gutxi gorabehera, EIOa baino 30 aldiz txikiagoa zela.

Ebaluazio berria egiteko, kontuan hartu dira Elikagaien Kontsumoaren Europako datu-base integralean gaur egun dauden elikagaien kontsumoari buruzko banakako datuak eta 2012an eta 2013an elikagaien industrian izandako amarantoaren (E 123) erabilera errealei buruzko informazio berria. EFSAk ondorioztatu duenez, Europan, jakinarazitako erabilera errealen mailen arabera, eta herritar guztientzat, haurtxoentzako (12-35 hilabete) eta haurrentzako (3-9 urte) amarantoaren batez besteko esposizio dietetikoa 0,06 μg/gorputz-pisuko kg/egun eta 0,6 μg/gorputz-pisuko kg/egun da, hurrenez hurren.Nerabeentzat (10-17 urte), amarantoaren esposizioa 4,0 μg/gorputz-pisuko kg/egun bitartekoa da.Helduen artean, 57,7 μg/gorputz-pisuko kg/egun arteko zenbatespenak daude.

Beraz, elikaduraren bidezko amarantoarekiko (E 123) esposizioaren zenbatespenak herritar guztientzat 0,15 mg/gorputz-pisuko kg/egun (150 μg/gorputz-pisuko kg/egun)EIOa baino txikiagoak dira.

Helduen eta adinekoen kasuan, eguneko ebaluazioaren emaitzak askoz baxuagoak dira 2010ean egindako ebaluazioarekin alderatuta, elikagaien kontsumoari buruzko datu gehiago daudelako.

Amarantoarekiko (E 123) esposizioa – EFSA 2013

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…