Aldaketa klimatikora egokitzea Europako nekazaritzaren etorkizunerako

Ingurumenaren Europako Agentziak klima-aldaketak Europako nekazaritza-sektorean izango dituen eraginei buruzko txosten bat argitaratu du. Txostenean, espero diren ondorioak aztertzeaz gain, testuinguru berrira egokitzeko beharrezko jarduketak eta politikak azaltzen dira.  

Klima-aldaketak eragin nabarmena izango du Europako nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenetan. Tenperaturaren igoera globalak eragin handiagoa izango du Europa hegoaldeko herrialdeetan, honako hauen eragina izango baitute:

  • Ur-eskuragarritasun txikiagoa.
    • Prezipitazio gutxiago/Lehorte luzeagoak.
    • Ur-eskari handiagoa nekazaritzan.
  • Uholde-arrisku handiagoa.
  • Muturreko berotasunaren igoera.
  • Bioaniztasuna galtzeko arrisku handiagoa.
  • Laboreen errendimendu txikiagoa, eta, ondorioz, ganadu-ekoizpenaren errendimendu txikiagoa.
  • Animalien ongizatearen murrizketa bazkalekuen murrizketaren ondorioz.

Tenperaturaren igoerak aukerak sortuko ditu Europako iparraldeko eskualdetan:

  • Ekoizpen-ziklo luzeagoak.
  • Loraketa eta uzten aurrerapenak.

Eskualdeetan labore berriak ezartzeko aukera.

Impactos del CC

1. irudia: Klima-aldaketaren eragin nagusiak Europako eskualde biogeografiko desberdinetan.

Ingurumen-politikak

Nekazaritza-ustiategiak baldintza berri horietara egokitzeko, estatu kideen gobernu-politiken babesa behar dute, eta, alde horretatik, 2021-2027 NPE berriak motor bat izan nahi du estatuek beren politiken bidez ustiategien ikerketa eta finantzaketa sustatzeko eta aldaketa klimatikora egokitzeko.

Políticas CC

2. irudia: Nekazaritza-sektorea klima-aldaketara egokitzeko politikak, mundu-mailan eta Europa mailan.

Igorpenak

Nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreko berotegi-efektuko igorpenek EBko igorpen guztien % 10 dira, eta horietatik % 38 hartzidura enterikoak eragiten du.

Emisiones agricultura

3. irudia: Nekazaritza-jardueretatik eratorritako igorpenak.

Posible da igorpen horiek murriztea nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiak kudeatzeko neurriak aplikatuz, esate baterako, honako hauek:

  • Hausnarkariei elikadura selektiboko programak ezartzea.
  • Biogasa ekoiztea elektrizitatea sortzeko, bazkaren digestio anaerobikotik abiatuta.
  • Doitasunezko nekazaritza: ongarri nitrogenatu gutxiago aplikatzea.
  • Karbonoaren lurreko atxikipen-gaitasuna areagotzea lurzoruen kudeaketaren bidez.

Nekazaritza-sektoreko egokitzapen-erantzunak

Nazio- eta eskualde-mailako babes-politikak behar dira ustiategiak klima-aldaketara egokitzeko. Hauek dira nagusiak:

  • Nekazaritza-aholkularitzan klima-aldaketarako egokitzapena txertatzea.
  • Nekazaritza-aseguruak, gertakari klimatikoen arriskua kudeatzeko.
  • Ureztaketa-sistemen efizientzia sustatzea.
  • Uholdeak kudeatu eta prebenitzea.

Nekazaritza-ustiategien mailako neurriak labore estentsiboetan, animalien ekoizpenean, baratzezaintzan eta mahasgintzan aplika daitezke, eta honako jarduketa hauek identifikatzen dira:

  • Ekosistemarekin bateragarriak diren drainatzeak.
  • Ureztapen efizientea sustatzea.
  • Doitasunezko nekazaritza ezartzea.
  • Balio natural handiko espazioak sustatzea edo nekazaritza ekologikoa ezartzea.
  • Labore-egutegiak aldatzea.
  • Babes-laboreak ezartzea.
  • Labore egokituak erabiltzea.
  • Gordailuak lursailen marjinetan mantentzea.
  • Lur-lantze gutxi edo bat ere ez.
  • Laboreen dibertsifikazioa eta errotazioa.
  • Tolerantzia eta produktibitate handiko ganadua haztea.
  • Bazken kudeaketa hobetzea.
  • Animalien ekoizpen-baldintzak hobetzea.
  • Klima-aldaketak animaliengan eragindako gaixotasunen prebentzioa.
  • Ongarriketaren aldaketa eta aplikazioak.
  • Negutegiak instalatzea.
  • Monitorizazio- eta babes-ekipamenduak instalatzea.
  • Ustiategietako jardueren dibertsifikazioa.
Medidas en explotaciones

4. irudia: Ustiapen-mailan ezarri daitezkeen neurriak.

Jarraitu beharreko bidea

Europako politikak iristear dauden baldintza klimatiko berrietarako egokitzapenean oinarritzen dira gehienbat, eta horretarako honako hau egin behar da:

  • Ezagutza sustatzea hauen bidez:
    • Datu eta adierazleen bilketa.
    • Ezagutza eta berrikuntza ekarriko dituzten proiektuak garatzea.
    • Klima-aldaketak izango dituen ondorioak hobeto ulertzea, gizarte europarraren kontsumo-patroien eraginari begira.
  • Ekosistemak egokitzeko neurriak sustatzea ustiategi-mailan:
    • NPE berrian, klima-aldaketara egokitzeak berebiziko garrantzia du.
    • Ezarri beharreko neurriek onurak ekarri behar dituzte hauei begira:
      • Uraren eta lurraren kudeaketa hobea, egokitzapenari, arintzeari eta bideragarritasun ekonomikoari begira onurak ekarriko dituena.
      • Egokitzapen- eta arintze-praktikak bateratzea ekoizpen erresilienteari eusteko: ur- eta lur-baliabideen kontserbazioa, lehorteen, izurriteen eta bestelako gertakari klimatikoen murrizketa, igorpenen murrizketa eta karbonoak lurrean duen atxikipen-gaitasuna areagotzea.

Ahalegin handiagoa behar da ustiategietan neurri gehiago ezartzeko, onura ugari sustatuz:

  • Termino ekonomikoetan, nekazarientzat.
  • Ingurumen-terminoetan, erresilientzia eta egokitzapen-gaitasuna sustatuz.

Egokitzapen-neurriak ez dira eskakizun gehigarri moduan ulertu behar, baizik eta epe luzera Europako nekazaritzaren jasangarritasuna ahalbidetuko duten konponbide moduan.

Posible da elikagaien ekoizpen eta komertzializazio jasangarriagoa lortzea, ondorioz klima-aldaketari begira erresilienteagoa izango dena, baina, horretarako, estrategia eta politikak aldatu behar dira, baita herritarren jokabidea eta egun eskuragarri dagoen ezagutzaren erabilera ere.

Eguneraketa data: 2025/08/22

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…