Albaitaritzako sendagaiei buruzko araudi berria

Indarrean sartu da 2019/6(EB) Erregelamendua, albaitaritzako sendagaien erabilerari buruzko araudi berria ezartzen duena.

Arau hori duela hiru urte onartu zen, baina urtarrilaren 28tik da aplikagarria, eta garrantzitsua da helburuak lortzeko bi mailatan: «Osasun bakarra» Europako Ekintza Plana eta «Baserritik mahaira» estrategia.

Araudiak neurri zehatz ugari aurreikusten ditu antimikrobianoen aurkako erresistentziaren (AME) kontra borrokatzeko eta animalietan antimikrobianoen erabilera zuhurra eta arduratsua sustatzeko, besteak beste:

  • Antibiotikoen prebentziozko erabilera debekatzea animalia taldeetan.
  • Animalietan antimikrobianoen erabilera metafilatiktikoa murriztea.
  • Hazkundea sustatu eta errendimendua areagotzeko antimikrobianoak erabiltzeko debekua indartzea (baita pentsuetan hazkundearen sustatzaile gisa antibiotikoak erabiltzeko 2006ko debekua ere).
  • Zenbait antimikrobiano soilik gizakientzat gordetzeko aukera.
  • Estatu kideek animalietan antimikrobianoen salmentari eta erabilerari buruzko datuak jasotzeko betebeharra.

Helburu nagusia da herritar guztiak irabazle izatea legedia berri horrekin, batez ere antimikrobianoen aurkako erresistentziaren kontra borrokatzeko neurriei esker; izan ere, horiek giza osasunarekin, abereen osasunarekin eta ingurumenarekin duten harremana agerikoa da.

Eguneraketa data: 2025/08/19

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…