Albaitaritza-sendagaien hondakinen presentziari buruzko urteko txostena (2016)

EFSAk 2016. urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta animalia-jatorriko produktuetan duten presentziari buruz.
Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste:

  • EBko 27 estatu kideetatik 710.839 lagin igorri ziren.
  • Lagin horietatik 369.262 bideratu egin ziren, 21.350 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 4.075 inportatutako produktuetatik, eta 316.152 lagin legeria nazionalek garatutako programen esparruan hartu ziren.
  • Estatu kide gehienek bete zituzten Kontseiluaren 96/23/EE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/EE Erabakian ezarritako gutxieneko laginketa-maiztasunaren eskakizunak.

Lagin ez-onargarrien portzentaia:

0,31 %

  • Lagin ez-onargarrien portzentajea (guztizkoaren % 0,31) bat dator aurreko 9 urteetako emaitzekin (% 0,25-% 0,37).
  • 2016an, lagin ez-onargarrien maiztasun handia detektatu zen berriro ere elementu kimikoen taldearentzat (batik bat, metalentzat).
  • Horrez gain, azken 10 urteetako maiztasunik altuenak detektatu ziren sendagai antiinflamatorio ez-esteroideentzat (AIEE).
  • Aldiz, bakterioen kontrako sendagaientzako lagin ez-onargarrien maiztasuna azken 10 urteetan jasotako txikiena izan zen.
  • Aurreko urteekin alderatuta, lagin ez-onargarrien portzentajeak behera egin zuen, halaber, tiroideen kontrako agenteentzat, azido erresortzilikoaren laktonentzat eta mikotoxinentzat.

Azkenik, aipatu behar da analisi honek baduela nolabaiteko ziurgabetasuna; izan ere, partzialki erantsitako datuak, aipatutako laginketa-planak eta aztertutako substantzien espektroak ditu oinarri, eta baliteke horiek ez izatea berdin-berdinak urtero.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…