Nekazaritza ekologikoa: FVOk 2012-2014an egindako ikuskapenei buruzko txostena – 2016

FVOk 14 estatu kideei (besteak beste, Espainiari) egindako ikuskapenei buruzko txosten bat argitaratu du. Ikuskapen horiek ekoizpen ekologikoari eta horien etiketei buruzkoak ziren.

Ikuskapenen horien helburua ekoizpen organikorako eta produktu ekologikoen etiketentzako kontrol-sistemak ebaluatzea zen.

Txosten horren arabera, ikuskatutako estatuko kide guztiek gaituta zituzten kontrol-sistemak. Gainera, kontrol-organoak eta -agintaritzak zituzten, ikuskapenak eta egiaztapen-lanak egiteaz arduratzeko.

Estatu gehienetan, kontrol-sistemak ondo antolatuta zeuden, nahiz eta hutsune batzuk ere bazituzten. Zehazki, hutsune nabarmenak zituzten bi estatu kide identifikatu ziren.

Estatu kide batzuetan kontrol-erakundeei eskuordetzen zitzaizkien zenbait ekoizpen-arauri salbuespenak emateko eskumenak, Europar Batasunaren baldintzen aurka.

Ikuskatutako kontrol-sistemek ziurtatzen zuten operadoreak erregistratuta eta kontrolen mende zeudela. Hala ere, estatu kide guztiek ez zituzten argitaratzen operadoreen zerrenda eguneratuak. Horrez gain, zenbait hutsune antzeman ziren kontrol-sistematik txikizkariak salbuestearekin eta inportazio-kontrolekin lotuta.

Agintaritza eskudunei dagokienez, zenbait hutsune identifikatu ziren honako hauekin lotuta: operadoreetan antzemandako irregulartasunen jakinarazpen eskasa, aldez aurretik abisatu gabeko kontrolen eskasia, operadoreei buruzko informazio eguneratuaren falta, irregulartasunen jarraipen desegokia eta neurri zuzentzaileak ez aplikatzea.

Kontrol-erakundeek operadoreei egindako kontrolen eraginkortasunari dagokionez, alde nabarmenak identifikatu ziren kontrolen plangintzarekin eta lehentasunarekin lotuta, batik bat kontuan ez izateagatik arrisku handienekin zerikusia duten irizpideak. Horrez gainera, alde handiak zeuden horien kalitatean eta maiztasunean.

Kontroletako hutsune horien ondorioz, operadoreek egindako irregulartasunak ez ziren beti antzematen, ezta zuzentzen ere. Beste kasu batzuetan, produktu ekologikoen egoerari eragiten zieten irregulartasunak eta kontrol-erakundeek identifikatu zituztenak ez zitzaizkien jakinarazi agintari eskudunei.

Hautemate horiez aparte, FVOk argitaratutako txosten honetan gainerako estatuek balia ditzaketen jardunbide egokiak zehazten dira. Horrez gainera, gomendio partikularrak ere egiten zaizkie estatu kideei, eta Europako Batzordeak jarraituko ditu horiek.

Overview report on a series of FVO audits on organic production in EU member states 2012-2014 -CE- 2016

Eguneraketa data: 2025/08/20

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…