AESANen araudi-interpretazioak zenbait adierazpen nutrizionalei dagokienez

“Adierazpen” gisa ulertuko dugu legeriaren arabera derrigorrezkoa ez den edozein mezu, elikagai batek ezaugarri espezifikoak dituela baieztatu, iradoki edo adierazten duena, eta ezaugarri horiek honen bidez araututa baldin badaude: 1924/2006 Erregelamendua (EE), elikagaien adierazpen nutrizionalei eta propietate osasungarriei buruzkoa.

 

Adierazpen nutrizionalak dira elikagai batek propietate nutrizional onuragarri espezifikoak dituela baieztatu, iradoki edo adierazten duten horiek, haren ekarpen energetikoagatik edo dauzkan nutriente edo bestelako substantziengatik. Baimendutakoen zerrenda Erregelamendu horren eranskinean dago jasota.

 

 

Elikagaien enpresetako zenbait eragileren artean, zalantzak sortu dira adierazpen batzuen erabilerari buruz. Hori dela eta, AESANek bi interpretazio argitaratu ditu zalantzak argitzeko xedearekin:

 

 

 

  1. “Azukrerik gabe” adierazpenaren erabilera “inolako azukrerik gabe”-ren adierazpen nutrizional egokitu gisa elikagai batean

 

Merkatuan, hainbat produktuk erabiltzen dute beren etiketetan “azukrerik gabe” adierazpena “inolako azukrerik gabe”-ren adierazpen egokitu gisa. Horregatik zen beharrezkoa, hain zuzen ere, irizpidea bateratzea.

 

Araudiarekin bat, “azukre” terminoak (“azukrerik gabe” adierazpenean duen adierarekin) sakarosari egiten dio erreferentzia, eta “azukreak” terminoa (“inolako azukrerik gabe” adierazpenean duen adierarekin), berriz, zabalagoa da, eta edozein monosakarido edo disakarido esan nahi dezake.

 

Lege-oinarri osoa aintzat hartuta, eta etiketen helburu nagusietako bat kontsumitzaileari argibideak ematea dela, “azukrerik gabe” adierazpen egokituak “inolako azukrerik gabe” adierazpenaren esanahi bera izango luke kontsumitzailearentzat, eta ez lioke nahasmendurik eragingo.

 

 

 

2.       Adierazpen nutrizionalen erabilera-baldintzak kremetan

 

 

Ez zegoen oso argi kremak (barazki-kremak, txanpiñoi-kremak, etab.) elikagai solido edo likidotzat hartu behar ziren, eta, ondorioz, zein erabilera-baldintza aplikatzen zaizkion produktu horietan egin ohi den “gantz-eduki txikia” edo “gantz gutxi” adierazpen nutrizionalari. Izan ere, adierazpen hori erabil daiteke produktuak 100 g bakoitzeko 3 g gantzetik behera badu, solidoen kasuan; baina 100 ml bakoitzeko 1,5 g gantz badu, likidoen kasuan.

 

Salda, kontsome, zopa eta kremak prestatu, banatu eta merkaturatzeko Erregelamendu tekniko-sanitarioan, honela definitzen dira kremak: “Testura fin eta likatsuko produktuak, salda, kontsome eta zopen osagai berberekin eta modu berean eginikoak”.

 

Halaber, honako hau jasotzen du aurkezpen-moduei buruz:

 

    • Kontsumitzeko prest dauden saldak, kontsomeak, zopak eta kremak: aurkezten diren moduan kontsumitzeko prestatutako produktuak, aldez aurretik berotuta edo berotu gabe.
    • Salda, kontsome, zopa eta krema kondentsatu eta kontzentratuak: produktu likido, erdi-likido edo oretsuak dira, prestatu ondoren, erabilera-jarraibideen arabera, janari-prestakin bihurtzen direnak.

 

Hortaz, ondoriozta liteke kontsumitzeko prest dauden kremek aurkezpen berbera izango luketela.

 

Hori dela eta, produktuak ezin du 100 ml bakoitzeko 1,5 g baino gehiago izan.

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…