Mihi urdinaren gaitza desagerrarazteko estrategia eguneratzea

MAPAk duela gutxi eguneratu ditu mihi urdinaren gaitzari lotutako babes-neurri espezifikoak.


Mihi urdinaren gaitzaren 1, 3, 4 eta 8 serotipoak estatu mailako eremu zabaletan aldi berean zirkulatzen ari direla konfirmatu da, eta, aldi berean, derrigorrezko txertoa jartzea zaila izaten ari da, serotipoen aurkako txerto nahikorik ez dagoelako. Hori dela eta, MAPAk, egoera epidemiologikoa ebaluatu ondoren, MUa desagerrarazteko estrategia eguneratu du eta gaixotasunarekiko minberak izan daitezkeen animalien txertaketan oinarritutako babes-klinikoko estrategia bat ezarri du. Halaber, kendu egin du eremu horren barruan mugitzen diren animaliei lehendik zeuden serotipoen aurkako txertoa jartzeko betebeharra.

Hori dela eta, eta gaixotasuna kontrolatzeko pausoak egiten jarraitzeko, MAPAk honako agindu hauek argitaratu ditu: APA/229/2025 Agindua, martxoaren 10ekoa, mihi urdina dela-eta berariazko babes-neurriak ezartzen dituena eta Nekazaritzako Elikagaien Ekoizpenaren eta Animalien Ongizatearen Osasuneko Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko martxoaren 12ko Ebazpena, APA/229/2025 Agindua aplikatzen duena. Horien bidez, estatu mailan zonakatze berri bat ezarri da, eta hurrengo mapan ikus daiteke:

Según la nueva clasificación de zonas, desde el 1 de abril se proceden a establecer las siguientes zonas Zonakatze berriaren arabera, apirilaren 1etik aurrera aginduan honako zona hauek ezarriko dira:

  1. Zona libreak: Kanarietako Autonomia Erkidegoa.
  2. Mihi urdinaren gaitzaren serotipo desberdinak desagerrarazteko programak barne hartzen duen zona: 8. serotipoaren kasuan, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa.
  3. Estatusik gabeko zonak: Penintsula osoa. Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa.

Horren guztiaren ondorioz, MAPAk2025eko mihi urdinaren gaitza zaintzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko programa nazionala argitaratu du, honako 3 ekintza-ildo hauek oinarri hartuta:

  • Zaintza serologiko eta birologiko aktiboa: laginketak ustiategi zentineletan bektorearen aktibitate-aldian.
  • Zaintza kliniko pasiboa: susmo-klinikoak derrigorrez jakinaraztea.
  • Zaintza entomologikoa: bektoreen populazioa monitorizatzea, urte osoan zehar hautemateko estazio iraunkorren bidez.

Mihi urdinaren gaitzari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu esteka hauetan:

Eguneraketa data: 2025/08/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…