ACSAren pastelgintzako jardunbide egokien gida


Kataluniako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (ACSA) Pastelgintzaren sektorerako jardunbide egokien gidaren bigarren edizioa argitaratu du. Gida elikagaien arloko eragileei zuzenduta dago, APPCCaren printzipioetan oinarritutako autokontrol-sistemen ezarpena errazteko, (EE) 852/2004 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.


Gida txikizkako merkataritzan aritzen diren eta gozogintzako, pastelgintzako eta opilgintzako produktuak egiten, laberatzen eta merkaturatzen dituzten enpresei zuzenduta dago. Hainbat kapitulu ditu, sektorearen arloko higiene-kontzeptu orokor eta espezifikoei buruzkoak, aurreskakizun-zerrenden autokontrola kudeatzeari buruzkoak, eta, azkenik, dokumentuan zehar zehazten diren aurreskakizun-planak betetzen laguntzeko dokumentuei buruzkoak.

Dokumentuan ezartzen dira pastelgintzako produktuak egitean, biltegiratzean eta merkaturatzean aintzat hartu beharreko elikagaien segurtasuna bermatzeko irizpide tekniko eta operatiboak.

Hauek dira gidaren helburu nagusiak:

  • Jardunbide egokien berri izatea eta aplikatzea jardueraren fase guztietan, lehengaiak jasotzen direnetik produktuak kontsumitzaileari saldu arte.
  • Osasun publikoaren babesa zaintzea; horretarako, baldintza higieniko-sanitarioen eta pastelgintzako lantegietan ekoizteko prozesuen etengabeko hobekuntza sustatuko da.
  • Elikagaien segurtasunaren kultura, araudiaren betearazpena eta kontsumitzaileekiko ardura sustatzea.
  • Gida sektorean erreferentziazko baliabide gisa bermatzea.

Autokontrol-sistema inplementatzen lagunduko duten erregistroen ereduak eta dokumentazioa jasota daude gidan, pastelgintzako profesionalei, finkatuta daudenei zein hasiberriei, beren produktuen segurtasuna eta kaltegabetasuna bermatzeko prozesuaren fase guztietan: lehengaiak jasotzen dituztenetik produktuak azken kontsumitzaileari saltzen dizkioten arte.

Gida hau ACSAren laguntzari esker egin da, Bartzelona, Girona, Lleida eta Tarragonako eskualde-gremioekin lankidetzan, dokumentuak sektorearen errealitate profesionalak jasotzen dituela bermatze aldera.ctor.

Eguneraketa data: 2026/03/30

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…