Abian da FutureFoodS lankidetza transnazionalaren bigarren deialdia

FutureFoodS lankidetzak bigarren deialdi transnazional kofinantzatua abian jarri du, elikadura-jasangarritasunaren azelerazioari buruzkoa, dietan egindako aldaketa osasungarri eta jasangarrien, konfiantza eta gardentasunaren eta elikagaiak ekoizteko sistema zirkularren berrikuntzaren bitartez. Deialdira entitate ikertzaile eta berritzaileak gonbidatu dituzte, elikadura sistema jasangarriagoetarako trantsizioa azeleratzen duten proiektu-proposamenak aurkezteko..

Guztira 39 milioi euroko zuzkidura du deialdiak, Europako Batzordeari eta Europako 20 erakunde finantzatzaileri esker, besteak beste Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila, ELIKAren bitartez. Helburua da elikadura-jasangarritasunaren azelerazioa ardatz duten ikerketa-proiektu berritzaileak sustatzea.



Bigarren deialdiak etorkizuneko elikadura-sistemen jasangarritasuna lortzeko oinarrizko hiru gai ditu ardatz:

  1. Dieta jasangarri eta osasungarriak sustatzen dituzten etxeko elikadura-praktikak: etxeko lan sistemikoa, honako hauek jorratzeko: elikagaien segurtasuna, kulturak, nutrizio-beharrak, elikagai-kultura eta kontsumitzaileen portaera.
  2. Elikagai anitzak, jasangarriak eta zirkularrak produzitzen dituzten sistemetarantz: prozesatzea eta ontziratzea hobetzea, azpiprodukuak balorizatzea, eta kontsumitzaile-talde desberdinei egokitutako osaera.
  3. Konfiantza eta gardentasuna elikadura sistema jasangarrietan: eragin-puntuak identifikatzea; tresnak, metodoak, metrikak, adierazleak eta seinaleak ebaluatzea (etiketatzea, adibidez) esparru bateratuagoa lortzeko, sistemako eragileekin batera sortua.

  • Proposamenak “ikerketara bideratutakoak” (TRL3-5) edo “berrikuntzara bideratutakoak” (TRL 6-8) izan daitezke.
  • Proposamenak aurkez ditzakete unibertsitateek, ikerketa institutuek, enpresa txiki eta ertainek, enpresa handiek eta erakunde publikoek, nazioko zein eskualdeko araudien menpe daudenek.
  • Partzuergoa gutxienez 3 herrialdetako 3 entitatek osatu behar dute, eta horiek hautagarriak izan behar dute deialdian parte hartzen duten erakunde finantzatzaileen dirua jasotzeko (3.Taula-guidelines).
  • Hautagarritasun-arau espezifikoak aplikatuko dira erakunde finantzatzaileen arabera; hortaz, entitate eskatzaile bakoitzak bermatu beharko du proiektu globalera egindako ekarpena bat datorrela arau horiekin, I. eranskinean jasota dagoenaren arabera.
  • Proposamenen alderdi gakoak proposamenak ebaluatzeko kontuan hartuko dira, eta honako hauek dira:
    • Ikuspegi eraldatzailea
    • Diziplinartekotasuna
    • Elikadura-sistemako eragile desberdinen konpromisoa
    • Jasangarritasuna
  • Derrigorrez Inpaktu Plana aurkeztu behar da, elikadura sistemen eraldaketarako bilakaera azaltzeko (II. eranskina)
  • Aditu independenteek egindako ebaluazio-irizpideak berrikustea gomendatzen da:
    Aurretiazko proposamenaren 1. fasean: bikaintasuna eta inpaktua;
    Proposamenak osorik aurkezteko 2. fasean: bikaintasuna, inpaktua eta kalitatea eta eraginkortasuna.

Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza
Harremanetarako eskualdeko gunea: ELIKA. Harremanetan jarri eta eskatutako informazioa helarazi beharko zaio



Eguneraketa data: 2026/03/12

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…