FutureFoodS lankidetzaren nazioaz gaindiko lehenengo deialdia zabalduta

FutureFoods_trans
marca-horiz.-fondo-blanco
EJ-BAND-1

FutureFoodS lankidetzak gaur emango du elikadura-sistemen eraldaketari buruzko nazioaz gaindiko bere lehenengo deialdia ko-finantzatuaren berri: elikadura-sistemen interakzioak birmoldatzea, elikaduraren arloko berrikuntzak sustatzea eta elikagai jasangarriak hautatzeko ahalduntzea.

Guztira 40 milioi euro finantzatuko dira, eta zenbateko hori Europako 19 herrialdetako 36 erakundek  emango dute, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKAren bidez, eta Europako Batzordeak. Helburua da elikaduraren etorkizun jasangarria sortzea xede duten ikerketa- eta garapen-proiektu berritzaileak bultzatzea.

Deialdiaren ikuspegia eta gaiak

FutureFoodS  Europako lankidetzaren helburua da Europako gaur egungo elikadura-sistemak sostengaezin bihurtzen dituzten erronka konplexuei aurre egitea, eta, horretarako, beharrezkoa da ezagutzak, eragileak eta baliabideak mugiaraztea, elikadura-sistemetan oinarritutako ikuspegi holistiko baten bidez.

Deialdi horretara aurkeztuko diren proposamenek argi eta garbi mugatu eta ezaugarritu behar dute ikertu nahi duten elikadura-sistema zehatza. Zein dira eragile nagusiak? Zein eragilek eragin dezakete elikadura-sistemaren jasangarritasun handiagoa? Nola konektatzen dira elikadura-sistemak beraien artean?

Erakunde eskatzaileek beren planteamenduaren berrikuntza eta aplikagarritasuna erakutsi eta EBko ekimenen emaitzetan oinarritu  beharko dute.

Eskaera bakoitzak deialdiaren hiru gai nagusi hauetakoren bat izan beharko du ardatz, eta argi eta garbi adierazi beharko da proposamenean:

  • 1. gaia: Elikadura-sistema jasangarri eta erresilienteetarako bidea
  • 2. gaia: Elikagai berriak – Elikagaiak diseinatu, prozesatu eta hornitzean berrikuntza sustatzea, eskaintza eta eskaria birbideratuz
  • 3. gaia: Elikagai jasangarriak hautatzeko ahalduntzea –  Elikadura-inguruneak eta dieta -aldaketak ahalbidetzea.

Kronograma

Mínimo Óptimo Máximo
Temperatura (ºC) 10 40-45 48
pH 4,5 7-8 9,6
Actividad del Agua 0.87 0.89 0.99
Wordpress Table Plugin

Funtsezko xehetasunak

  • Proposamenak online plataformaren bidez aurkeztuko dira. https://futurefoods.ptj.de.
  • Proposamenak aditu independenteek ebaluatuko dituzte, honako irizpide hauen arabera:
    • Aurre-proposamenen 1. fasean: (1) bikaintasuna eta (2) inpaktua;
    • Behin betiko proposamenen 2. fasean: (1) bikaintasuna, (2) inpaktua eta (3) kalitatea eta efizientzia.

Euskadin aplikatzeko arauak

Finantzaketa-arau espezifikoak aplikatuko dira erakunde finantzatzaileen arabera; beraz, erakunde eskatzaile bakoitzak bermatu egin beharko du proiektu globalari egiten dion ekarpena arau horietara egokitzen dela, I. eranskinean adierazten den bezala.

 Honako hauek dira Euskadin ezarritako arauak:

  • Finantzaketa, guztira: 100.000 €.
  • ELIKA: eskualdeko harreman-puntua. Harekin harremanetan jarri eta proposamenaren laburpen bat aurkeztu behar zaio.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko edozein erakunde publiko edo pribatu hauta daiteke.
  • Euskal erakunde bakoitzeko proposamen bakarra aurkeztuko da.
  • Heldutasun teknologikoaren eskala: gutxienez 4.

Web-mintegi informatiboak

Deialdiari buruzko bi webgune informatibo egingo dira, bata Europa mailan eta bestea Estatu mailan. Azken horretan, ELIKAk parte hartuko du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko erregulazio-arauak azalduko ditu:

Eguneraketa data: 2025/07/04

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…