Ezagutu Euskadin Elikagaien Segurtasunaren inguruan 2014an izandako kontu garrantzitsuenen berriak

ELIKAk, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Ikerketa Talde Finkoaren laguntzarekin, “Elikagaien Segurtasuna Euskadiko 2014ko prentsan” hirugarren azterlana egin du, jakiteko euskal irakurleei zer-nolako informazioa iristen zaien Elikagaien Segurtasunari buruz, zein diren gai garrantzitsuenak eta zer arrisku/alerta gertatu diren 2014an.

Azterlan hori egiten den ondoz ondoko hirugarren urtea denez, Elikagaien Segurtasunari buruzko informazioaren bilakabidea eta joerak ere aztertu dira, 2012ko eta 2013ko azterlanen emaitzekin alderatuta.

Funtsezkoa da informazio horren eta bere tratamenduaren berri izatea, arrisku-kudeatzaileek berriro bideratu ahal izan dezaten Elikagaien Segurtasunaren arloko komunikazio-estrategia.

Aurreko urteetan bezala, aztergai izan dira Euskal Herrian argitaratzen diren bederatzi egunkariek Elikagaien Segurtasunaren arloko 6 gai nagusiei buruz (Elikagaien Segurtasuna, Elikagaien arriskua/Elikadura, Nekazaritza/Abeltzaintza/Arrantza, Elikagaien industria, Osasuna/Nutrizioa/Alergiak) 2014an atera dituzten albiste guztiak.

Hona hemen azterlaneko 22 ondorio nagusietako batzuk:

  • 2014an, guztira, Elikagaien Segurtasunari buruzko 1.864 informazio kaleratu dira (batez beste, 5,2 albiste eguneko); 2013an argitaratutako albisteen antzeko kopurua da.
  • Gai ohikoenak: “Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza” lehenik eta behin, “Elikagaiak” bigarrenik, “Osasuna / Nutrizioa / Alergiak” hirugarrenik, eta “Elikagaien industria” azkenik.
  • Areagotu egin da Elikagaien Segurtasunaren arloko gaien garrantzia: argitaratutako testuen % 6,4 azalean agertu dira (aurreko urtean, horien erdiak agertu ziren), eta % 48,2 orrialdea irekitzeko testuak dira (eta orrialdeko leku nagusia hartzen dute).
  • Kazetaritza-espezializazio urria:
  • Argitaratutako testu guztien erdiak kazetariek eta kolaboratzaileek sinatu dituzte, baina soilik % 5 sinatu dituzte espezialistek, eta % 7 informazio-agentzietatik datoz. Sinatu gabeko testu asko dago (% 35), kontuan hartuta informazio horiek kalitate apalagoko testuekin lotzen direla.
  • Gainera, profesional askok (362) parte hartzen dute kazetariek sinatutako testuak idazten, eta soilik % 9,7k esku hartu dute 6 albiste edo gehiago egiten.
  • Gehien erabilitako informazio-iturriak: pertsonak. Testuak osatzen parte hartu duten iturrien % 71,5 organismoren bateko bozeramaile jardun duten pertsonak dira: % 39,3 administraziokoak eta Elikagaien Segurtasuneko agentzietakoak dira; % 25,58 gizartearen ordezkariak; % 18,1 zientzialariak eta adituak; eta % 16,7 elikakateko operadoreak.
  • Elikagaien arriskuei buruzko albiste gutxi 2014an:
  • Argitaratutako testu guztien % 9,5ek baino ez dute berariaz aipatzen arrisku hitza elikagaiei buruz hitz egitean; ez da ehuneko oso handia, baina bai esanguratsua. Izan ere, Kantauriko antxoan aurkitutako anisakisaren kasua izan ezik, ia ez da elikagai-arriskurik gertatu. Hala ere, aintzat hartu behar da balitekeela elikagaien alertak sortzea baina kazetariek edo hedabideek alertatzat ez jotzea.
  • Gomendio gehiago atera dira arriskuei buruzko berrietan (% 70; joan den urtean, % 48), baina apaldu egin da albiste horien ikuspegi positiboa (% 22,6; joan den urtean, % 36,9) eta areagotu, berriz, albiste-mota horri ematen zaion ikuspegi negatiboa.

Txostena: Elikagaien Segurtasuna Euskadiko prentsa-hedabideetan – 2014

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…