Europako Batzordearen Europako Ikerketa Agentziak (REA) hainbat aurkezpen eta bideo argitaratu ditu “H2020ren elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa, eta barruko uren ikerketa eta bioekonomiari buruzko 2. gizarte-erronkaren informazio-astea”-ren harira. Ekimena ekainaren 27, 28 eta 29an egin zen, Bruselan.
Hauek izan dira egin diren ekitaldien helburuak:
- 2017. urterako eskuragarri dauden finantzaketa-aukeren ikuspegi orokorra ematea.
- 2017ko deialdiei buruzko xehetasunak ematea eta aipatu gaietan lehentasuna izango duten ikerketak ezagutaraztea.
- Batzordeak 2015ean eta 2016an ikasitakoa jakinaraztea, nola proposamenak ebaluatzeari dagokionez, hala proposamenak ezartzeari dagokionez.
- Europako Ikerketa Agentziaren (REA) gomendioak eta aholkuak partekatzea, proposamen arrakastatsu bat nola egin jakiteko.
- Koordinatzaileek aurkeztutako 7. esparru-programako eta H2020ko (2014) proiektuen hedapena egitea, emaitzak, eragina, arrakasta lortzeko faktoreak eta ikasitakoa nabarmenduz.
Saio guztiak web-streaming bidez grabatu zituzten eta aurkezpenak dauden esteka berean kontsulta daitezke.
“Infoweek H2020ren 2. gizarte-erronka” jardunaldien aurkezpenak eta bideoak
Eguneraketa data: 2025/05/06
