Elikadura-osagarriak: fantasiazko sendagai-izenak erabiltzea


2028ko urtarrilaren 1etik aurrera, ezin izango dira merkaturatu giza gaixotasun batekin lotura dutela iradokitzen duten edo kontsumitzaileak nahastu ditzaketen izen komertzialak dituzten lote berriak.


AESANek informazio-ohar bat argitaratu berri du “Elikadura-osagarrietan fantasiazko sendagai-izenak erabiltzea”ri buruz. Gaur egun, elikadura-osagarri asko kontsumitzen dira, eta, maiz, osagarri horien izen edo marka komertzialek gorputz-atalei egiten diete erreferentzia (eta espero da gorputz-atal horretan eragina izatea) edo giza gaixotasun batekin lotura dutela iradokitzen dute.

Izendapen horiek kontsumitzailea nahasten dute, uler baitezake produktuak gaixotasunak prebenitu, tratatu edo sendatzeko propietateak dituela, eta, gainera, ez dute betetzen legerian xedatutakoa.

Oharrean, honako hau ondorioztatzen da:

  • Fantasiazko sendagai-izenek elikadura-osagarriari berez ez dituen propietateak egozten dizkiote, eta horrek kontsumitzaileak nahas ditzake.
  • Ezin dira erabili kontsumitzaileari elikadura-osagarri horiek hartzeak giza gaixotasun bat prebenitu, tratatu edo senda dezakeela iradokitzen dioten fantasiazko izenak.

2028ko urtarrilaren 1etik aurrera, ezin izango dira merkaturatu ohar honen ondorioan adierazitakoa betetzen ez duten izen komertzialak dituzten lote berriak.

Data horren aurretik merkaturatzen diren loteek merkatuan jarraitu ahal izango dute kontsumo lehenetsiaren data amaitu arte.

Eguneraketa data: 2026/04/13

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…