Elikagaietan birusen arriskuaren ebaluazioa

FAO/OMEren Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioari buruzko Adituen Batzordeak elikagaietan birusen arrisku mikrobiologikoaren bigarren zatia ebaluatu du, elikakatea babesteko prebentzio-neurri eta estrategia eraginkorrak ezartzeko.

Prebentzioa oinarrizkoa da, birusen iraunkortasuna eta erresistentzia handia dela eta


Arriskuak lehenengo zatian ebaluatu ziren 2024an, eta elikaduraren bidez transmititzen diren birus nagusiak identifikatzea izan zuen ardatz. Hortaz, bigarren zati honek lehentasun handieneko konbinazioak ditu oinarri: norobirusa (NoV) eta A hepatitisaren birusa (AHB) moluskuetan, produktu fresko/izoztuetan eta kontsumitzeko prest dauden elikagaietan (KPE), bai eta E hepatitisaren birusa (EHB) ere ehiza- eta txerri-haragian.


  • Prebentzio-neurriak: birus hauek ingurunean asko irauten dutenez, eta patogenoak inaktibatzeko ohiko tratamendu askorekiko erresistenteak direnez, ahalegina egin behar da, batez ere, birusak elikagaietan sartzea saihesteko.
  • Jardunbide egokiak: ezinbestekoa da kate osoan zehar aplikatzea nekazaritzako jardunbide egokiak (NJE), manufakturako jardunbide egokiak (MJE) eta higienerako jardunbide egokiak (HJE).

  1. Molusku bibalbioak: kontaminazioa nagusiki gizakien materia fekalarekin kutsatutako laborantza-uren ondoriozkoa da. Uztarako eremuetan ebaluazio tekniko/inkesta sanitarioak egitea gomendatzen da, bai eta hondakin-uren tratamendua hobetzea ere.
  2. Fruta eta barazkiak: izoztutako produktuek (baiek bereziki) arrisku handia dute, izoztean birusaren infekzio-gaitasuna mantentzen baita. Esku-hartzeen xedea izan behar da ureztatzeko eta prozesatzeko uraren kalitatea.
  3. Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak (KPE): kutsadura-iturri nagusia elikagaiak manipulatzen dituzten eta kutsatuta dauden pertsonak dira. Neurri gakoak dira gaixo dauden langileak baztertzea, eskuak garbitzea, eskularruak janztea eta desinfekzio-protokolo espezifikoak aplikatzea.
  4. Txerri- eta ehiza-haragia: E hepatitisaren birusa (EHB) beroarekiko oso erresistentea da eta inaktibatzeko 70-72 ºC-ko barne tenperaturak behar ditu, denbora luzez. Gomendatzen da arrisku handiko ehunak erabiltzea (hala nola gibela edo odola) produktu gordinetan edo gutxi kozinatutako produktuetan.

  • Zailtasun teknikoa: inaktibatzeko metodoak ebaluatzea zaila da, gizakien birus asko ezin baitira laborategian hazi emaitzak baliozkotzeko.
  • Tratamendu emergenteak: teknologia jakin batzuk, hala nola presio altuko prozesamendu (HPP) edo ozonoa edo argi ultramorea erabiltzea, eraginkorrak izan daitezke, baina produktuen kalitate sentsorialean eragina izan dezakete.
  • Etorkizuneko beharrak: hondakin-urak hobe zaintzea kontrol goiztiarra egin ahal izateko, esku eta gainazalak desinfektatzeko produktu eraginkorragoak garatzea eta munduan txertoen gaitasun teknikoa eta garapena sor dadila sustatzea.

Eguneraketa data: 2026/03/13

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…