Arriskuak Ebaluatzeko Ikerketaren EFSA Batzarrak ateratako ondorioak – EFSA 2018

39 Europar herrialdetako 200 parte hartzailek, besteak beste EBko/estatuko/eskualdeko finantzatzaile eta arduradun politikoek, EFSAko eta Europako Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentzietako agentziek (ELIKA, sartuta) eta ikerketa zentro erreferenteen ikertzaileek Arriskuak Ebaluatzeko Ikerketaren lehen Batzarrean (RARA) parte hartu zuten otsailean.

Batzarra EFSAk antolatu zuen helburu honekin:

  • Elikagaien Segurtasuneko ikerketarako etorkizuneko finantzaketa publikoa eratzea eta babestea.
  • Ikerketa-agendaren definizioa koordinatzea, elikagaien segurtasuneko ikerketaren eragina bermatzeko.
  • Sareak sortzeko plataforma bat eratzea, lankidetza berriak sor daitezen.

Batzar hau etorkizuneko ikerketari buruzko eztabaida estrategiko zabalagoen parte da. Horien artean daude, besteak beste, “FOOD2030 Egitasmoa”, “Lamy Txostena”, eta “EBko nekazaritza-berrikuntzaren eta -ikerketaren ikuspegi estrategikoa”. Horietan guztietan, agerian jartzen da EBko/estatuko/eskualdeko I+G inbertsioak lerrokatzeko beharra dagoela, eta eskatzen da etorkizuneko ikerketa bideratu dadila misiora eta zentratu dadila munduko desafioei aurre egiteko eraginean. Horrez gain, arduradun politikoei, ikerketa zentroei eta enpresei eskatzen zaie ardura har dezatela, bermatzeko ikerketa benetako lehentasun bat izango dela EBren erabaki politikoetan.

Elikagaien Segurtasunaren arloan, EFSAk Delphi ariketa garrantzitsu bat egin du, Elikagaien Segurtasun arloko 28 lehentasun komunak identifikatzeko. Lehentasun horiek EBren Arriskuak Ebaluatzeko Agendaren (EURAA) oinarria dira, eta proiektu bateratuen bitartez lantzen ditu EFSAren eta EBko, estatuko eta eskualdeko beste agentzia batzuen finantza-programetako baliabideekin.  EURAA agenda potentzial handiko tresna da ikerketa ahaleginak zuzentzeko, partzuergoen prestakuntzari bide emateko eta sinergiak sustatzeko.

Emaitza nagusiak. Batzarraren emaitzen artean nabarmentzekoak dira honako hauek:

 

  • Elikagaien Segurtasuna ez da “desagertu den” arazo bat; oraindik hutsune asko daude gaur egungo arazoen inguruan, eta erronka berriak sortzen dira (adib. klimaren eragina, jasangarritasuna, ekonomia zirkularra).
  • Lankidetza garrantzitsua da maila guztietan: eskualdean, estatuan eta nazioartean.
  • Koordinazioa, lankidetza eta komunikazioa funtsezkoak dira ikerketa-agenda eraginkorrak eraikitzeko.
  • Zientziak inklusiboagoa izan behar du, eta konfiantza sortu  behar du ikerketaren eta Europako herritarren artean.
  • Ikerketako arduradunek modu eraginkorragoan eman behar dute gizartearentzako inpaktuari eta balio gehigarriari buruzko informazioa.
  • RARA bezalako aukera gehiago behar dira, parte hartzen duten eragile guztien artean sareak eta lankidetzak sortzeko.

Hurrengo pausoak

  1. Estatuko, eskualdeko eta EBko ikerketarako programazio bateratua egitea, elikagaien segurtasunaren arloko Programa Egitasmo Bateratu (JPI) bat garatuz. JPIen helburua da ikerketarako estatuko eta eskualdetako agendak lerrokatzea, eta Europako herrialdeek elkarrekin lan egiten dute ikerketa-lehentasunak finantzatzeko.
  2. EFSA ezagutzaren finantza-agentetzat jo zen, eta eskatu zitzaion bere Foku Puntu nazionalen laguntzarekin etorkizuneko ahaleginak koordinatzeko, elikadura-kate osoa hartzen duen ikerketako erakundeen sareaz baliatuz.

Risk Assessment Research Assembly- report

Risk Assessment Research Assembly –more information

Mayor inversión pública en investigación en Seguridad Alimentaria

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…