Menu osasungarriak eta jasangarriak adineko pertsonen zentroetarako: elaboraziorako orientazio-dokumentua

AESANek orientazio-dokumentu bat argitaratu du menu osasungarriak eta jasangarriak egiteko, adinekoentzako egoitzei eta eguneko zentroei zuzendua.

Dokumentuan zenbait gomendio dietetiko proposatzen dira. Horien bidez, anoak, horiek emandako mantenugaiak eta elikagaiari buruzko kontsiderazioak zehazten dira. Bi talde daude:

  • Egunean zenbait anoa kontsumitzeko elikagaiak: Barazkiak (3 anoa egunean, hemendik aurrera ae), frutak (2-3 ae), zerealak (3-6 ae), esnea eta esnekiak (3-4 ae), oliba-olioa eta ura.
  • Astean bat eta bost anoa artean kontsumitzeko elikagaiak: Patatak eta tuberkuluak (kontsumo neurritsua), lekaleak (4 anoa astean edo gehiago, aurrerantzean aa), fruitu lehorrak (3 aa edo gehiago), arraina eta itsaskia (3 aa), arrautzak (4-5 arrautza astean), haragiak eta haragi-produktuak (3 aa).

Horrez gain, zenbait gomendio praktiko gehitzen dira, besteak beste:

  • Elikagaiak banatzea egunean 5-6 otordutan.
  • Adinekoen egoera nutrizionala jarraitzea.
  • Dieta orekatua, nutrizioan eta dietetikan adituak diren diziplina anitzeko talde batek egina.
  • Urtaroetara egokitutako menuak egitea.
  • Otordu bakoitzean mantenugaien osagarritasunean arreta jartzea.
  • Otordu bakoitzerako fitxa teknikoak egitea.
  • Gatz iodatu gutxirekin prestatzea, eta horren ordez belar aromatikoak edo espeziak gehitzea.
  • Aintzat hartzea tratamendu farmakologikoak eta kontraindikazioak.
  • Elikagaien segurtasuneko eta nutrizioko prestakuntza-tailerrak zerbitzuen arduradunentzako.

Azkenik, dokumentua amaitzeko, makromantenugai eta mikromantenugaien adinekoen ahoratze-beharrei buruzko informazioa dago.

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…