Zientzia nutrizio-profilen atzean: eman zure iritzia!

 

“Baserritik Mahaira” estrategiaren barruan, Europako Batzordeak osasun publikorako garrantzitsuak diren nutrienteei buruzko zientzia-aholkularitza eskatu zion EFSAri, baita nutrizio‑profilak egiteko zientzia-irizpideak ere. Batzordeak legedia bat proposatu nahi du 2022. urtearen amaierarako, ontzien aurrealdeari buruz.

 

Aholkularitza-lan horretan EFSAri laguntzeko, kontsulta publiko bat abiarazi berri da, nutrizionistek eta beste aditu zientifiko batzuek datuak eta euren iritzia eman ditzaten egiten ari diren zientzia-iritziaren zirriborroari buruz.

 

Iritziaren zirriborro horretan, besteak beste, ondorioztatzen da nutrizio-profilak egiteko honako hauek har litezkeela aintzat:

 

  • Aintzat hartuta Europan gehiegizko pisuak eta obesitateak prebalentzia handia dutela, oso garrantzitsua da osasun publikorako Europako biztanleen artean energia-ingestioa murriztea.
  • Gantz aseen, sodioaren eta azukre erantsien/askeen ingestioak gainditu egiten ditu dietetika-gomendioak Europako herrialde gehienetan, eta gehiegizko ingestioa lotuta dago osasunerako ondorio kaltegarriekin.
  • Zuntz dietetikoaren eta potasioaren ingestioa ez da egokia Europako biztanle heldu gehienen artean, eta ingestio ez egokia lotuta dago osasunerako ondorio kaltegarriekin.

 

Zirriborroak, halaber, adierazten du burdinaren, kaltzioaren, D bitaminaren, azido folikoaren eta iodoaren ingestioa ez dela egokia azpibiztanleria espezifikoetan, eta, oro har, politika nazionalen eta banakako aholkularitzaren bidez heldu behar zaio arazo horri.

 

Gainera, zientzia-iritziak hainbat hausnarketa biltzen ditu Europako dietetan rol garrantzitsua duten elikagaiei buruz, besteak beste: almidoia (batik bat zerealak eta tuberkuluak), frutak eta barazkiak, lekaleak, esnea eta esnekiak, haragia, arraina eta itsaskiak, intxaurrak eta haziak…

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…