2019ko ALADINO azterlanaren emaitzak

AESANek Espainiako elikadura, jarduera fisiko, haurren garapen eta obesitateari buruzko ALADINO azterlanaren 2019ko emaitzak argitaratu ditu. Azterlan hori OMEren COSI EURO OME ekimenaren bosgarren edizioaren parte da, zeinak xede baitu Europako eskualdean haurren obesitatea modu harmonizatuan zaintzea.

LAGINKETA

Azterlanaren bidez neurri antropometrikoak hartu dira, neurketa zuzenaren eta gaiarekin zerikusia duten faktoreen bidez. Horretarako, galdetegiak banatu ziren 2019ko urria eta abendua bitartean Lehen Hezkuntzako 276 zentrotan, 6 eta 9 urte bitarteko 16.665 eskola-umeri, lurralde osoan: 17 autonomia-erkidegoetan eta 2 autonomia-hirietan.

EMAITZAK

Pisua

2011tik hona gehiegizko pisuak behera egin du, eta 2015etik hona egonkortu egin da. Hala ere, 6 eta 9 urte bitarteko eskola-umeen gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebalentziak altua izaten jarraitzen du.

  • Gehiegizko pisuaren prebalentzia: % 23,3.
  • Obesitatearen prebalentzia: % 17,3.
  • Generoaren arabera, gehiegizko pisua askoz prebalenteagoa da neskatoengan, eta obesitatea, obesitate larria barne, nabarmenki handiagoa da mutikoengan.
  • Gehiegizko pisua duten eskola-umeen gurasoen % 69,1ek uste dute beren seme-alaben pisua normaltasunaren barruan dagoela.
  • Gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebalentziak nabarmenki handiagoak dira diru-sarrera txikiak dituzten familietako eskolaumeengan maila altuagokoetan baino.

Elikadura

Obesitateari atxikitako faktoreen artean, elikadura-ohiturekin eta jarduera fisikoa ez egitearekin lotutakoak nabarmentzen dira; adibidez, fruta eta barazkien kontsumo txikia:

  • % 80,6k edalontzi bat esne edo zuku baino zerbait gehiago gosaltzen dute egunero:
    • % 82,4k esnea
    • % 57,5ek gailetak
    • % 54,1ek ogia edo tostadak
    • % 45,2k zerealak
    • % 20,1ek fruta
  • Eskola-umeen % 68k fruta jaten dute egunero edo ia egunero. Frutaren eguneko kontsumoaren maiztasuna % 29tik (2015ean) % 37ra (2019an) areagotu da.
  • 10 ikastetxetik 9k jantoki-zerbitzua eskaintzen dute, eta ikastetxearen berezko zerbitzua da kasuen erdian, gutxi gorabehera.

Jarduera fisikoa

  • % 24k 3 ordu baino gehiago ematen dituzte pantailen aurrean, irakurtzen edo etxeko lanak egiten.
  • Eskolaz kanpoko kirol-jardueretan mutiko gehiago daude izena emanda (mutikoen kasuan % 75,9 eta neskatoenean % 72,0).
  • Era berean, jarduera fisiko handiaren (≥1 ordu/egun, astean zehar eta asteburuan) ehunekoa handiagoa da mutikoengan (mutikoen kasuan % 75,4 eta neskatoenean % 65,2).

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…