Elikagaien bidez transmititutako gaixotasunak zaintzeko gidaliburua

OMEk elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen inguruko zaintza eta erantzuna sendotzeko gidaliburu bat kaleratu du osasun publikoaren eta elikagai-segurtasunaren arloko profesionalentzat.

Gidaliburu horrek herrialdeek egungo zaintza nola indartu dezaketen azaltzen du, eta hainbat jarraibide ematen ditu elikagaien bidez transmititutako gaixotasunei aurre egiteko jarduerak martxan jartzeko, baita jarduera horiek zaintza- eta erantzun-sistema nazionaletan txertatzeko ere. Argitalpenean, giza osasunari eragin diezaioketen elikagaien bidez transmititutako arriskuekin (mikrobiologikoak, kimikoak eta erradiologikoak) lotutako zaintzaren, ebaluazio bizkorraren, erantzunaren, ikerketaren eta sektore anitzeko lankidetzaren alderdi guztiak jasotzen dira.

Gidaliburu hau erabilita, herrialdeek:

  • elikagaien bidez transmititutako gaixotasunekin lotutako zaintza- eta erantzun-sistemaren garapen-fasea ebaluatuko dute
  • zaintza- eta erantzun-sistema garatzeko lehentasunak identifikatuko dituzte
  • gaixotasunak zaintzeko eta gaixotasunei erantzuteko baliabideak esleitzeari buruzko erabaki egokiak hartuko dituzte
  • gaixotasunen zaintzan eta elikagai-segurtasunaren arloan jarduten duten alderdi interesdun guztien sektore anitzeko lankidetzari bide emango diote.

Gidaliburua nola erabili

  1. Autoebaluazioa: herrialdeek, hasteko, elikagaien bidez transmititutako gaixotasunak zaintzeko eta haiei erantzuteko sistema ebaluatzen dute, zein etapatan dagoen ikusteko. Gidaliburuak horretarako autoebaluazio-tresna bat dauka. Zaintza eta erantzuna hobetzeko, herrialde batean gaur egun dauden gaitasunak ebaluatu behar dira, eta gehiago garatu beharreko arloak zein diren identifikatu.
  2. Tresna garrantzitsuen ebaluazioa eta orientazioa: autoebaluazio-tresnaren egitura bat dator gidaliburuaren egiturarekin; 10 helburu eta adierazle estrategikoetako bakoitza banan-banan jorratzen da. Autoebaluazioak erakusten badu herrialde batek ez duela jarduera jakin baterako beharrezko gaitasunik, gidaliburuak gaitasun horiek garatzeko aholku espezifikoak ematen ditu.
  3. Erabaki-zuhaitzak: gidaliburuaren atal gehienetan, erabaki-zuhaitzen bidez azaltzen da zein gaitasun behar diren elikagaien bidez transmiti daitezkeen gaixotasunak zaintzeko eta haiei erantzuteko sistema modu iraunkorrean gara dadin. Behin herrialde batek zaintza eta erantzuna sendotzeko beharrezko pausoak zehazteko autoebaluazioa betetzen duenean erabil daitezke erabaki-zuhaitz horiek.
  4. Hurrengo urratsak finkatzea: gidaliburuko modulu bakoitzak urratsen kudeaketari buruzko atal bat du; horren bidez, herrialdeek errazago zehaztuko dituzte euren sistema garatzeko hurrengo urratsak. Herrialdeek epe laburrerako nahiz luzerako ekintzak lehenestean kontuan hartu beharreko arlo espezifikoak identifika ditzakete.

Eguneraketa data: 2025/11/11

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…