ANSESek azukreen guztizko kontsumoari buruz emandako gomendioak

ANSES Elikagaien, Ingurumenaren eta Lanaren Osasun Segurtasunerako Frantziako Agentziak biztanleen azukre-ingestioari buruzko txosten bat kaleratu du, eta egunean asko jota guztira 100 gramo azukre jatea gomendatu.

Txostenean azpimarratzen da azukrea kontsumitzeak ez dakarrela inolako onurarik baldin eta karbohidratoen beharrak aseta badaude. Aitzitik, azukre gehiegi jateak arriskuak ekar ditzake osasunerako, triglizeridoen eta azido urikoaren maila areagotzen duelako eta gehiegizko pisua edota obesitatea eragiten duelako; horrez gain, azukrearen kontsumoak zeharkako ondorioak ere baditu, hala nola 2 motako diabetesa eta minbizi jakin batzuk. Gaixotasun horiek guztiak gaur egungo osasun publikorako arazotzat jo dira.

Azukre gehiegi ez jateko, ANSESek zenbait gomendio proposatu ditu, batik bat azukre erantsien kontsumoa murrizteari buruzkoak:

Kontsumitzaileak

Garrantzitsua da jakitea guztira zenbat azukre jaten dugun, organismoaren karbohidrato-beharrak gainditzen ari garen jakiteko.

Otorduetan neurriz erabili behar dugu mahaiko azukrea, eta, batez ere, tentuz ibili behar dugu edari azukredunetako azukre erantsiak kontsumitzean.

Elikagaien industria

Fabrikatzaileek berriz formulatu beharko dituzte azukre erantsiak dituzten merkatuko produktuak, edulkoratzaileekin edo osagai azukredunekin (muztioak, fruta-kontzentratuak…) ordezkatu gabe.

Osasun-langileak

Pazienteei nutrizioaren inguruko heziketa eman behar zaie, eta garrantzitsua da erakustea zer-nolako kalteak egiten dituen azukre gehiegi jateak eta, batik bat, edari azukredunek.

Agintaritza publikoak

  • Aztertu behar da azukre erantsiak dituzten produktuen gaineko zergak ezartzeko aukera.
  • Eskolako adinean dauden haurrei azukre gehiegi kontsumitzearen kalteei buruzko mezuak eman behar zaizkie (adibidez, ikastetxeetan nutrizioaren inguruko hezkuntza emanda).
  • Azukre erantsiak dituzten produktu gutxiago jarri behar dira saltzeko makinetan; batez ere, ikastetxeetan.
  • Produktu horien gaineko publizitatea mugatu behar da.

Zientzia-komunitatea

  • Beste ikerlan batzuk egin behar dira azukre-kontsumoaren eta zerikusia duten patologien artean zer lotura dagoen argitzeko.ç
  • Produktu horien kontsumoa modulatzen duen mekanismo neurokonduktuala aztertu behar da.
  • Adin goiztiarretan zapore gozo(egi)etara ohitzeko mekanismoaren eta helduek elikagai jakin batzuk kontsumitzeko dituzten ohituren artean zer lotura dagoen azalduko duten luzetarako ikerketak sustatu behar dira.

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…