Aholkuak dietaren ordezkoen oinarrizko osaerari buruz – EFSA 2015

EFSAko Dietetika Produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) zientzia-irizpen bat argitaratu du, pisua kontrolatzeko dietaren ordezkoen oinarrizko osaerari buruz. Produktu horiek energia-defizit nabarmena eragiten dute gehiegizko pisua duten pertsona helduengan, euren dieta osorik ordezkatuta pisua murriztu nahi dutenengan.

Halaber, Panelak informazioa eman zuen produktu horien erabilera-baldintzez eta -mugez, eta gomendatu zuen hiru astetik gora ez erabiltzeko, medikuaren zaintzarik eta zaintza dietetikorik gabe. Halaber, ohartarazi zuen jaioberriek, haurrek, nerabeek, emakume haurdunek edo edoskitze-aroan daudenek ez dutela halako produkturik kontsumitu behar, ezta pisu normala edo bestelako patologiak (diabetesa, hezueria, tiroideko gaixotasunak, giltzurruneko gaixotasuna, gibeleko gaixotasuna, gaixotasun kardiobaskularra edo behazun-kalkuluak) dituzten pertsona zaharrek edo helduek ere.

Azkenean, Panelak nabarmendu zuen garrantzitsua dela likidoen ingesta egokia egitea energia murrizten denean, gizon eta emakume helduen kontsumo egokiekin bat eginez: 2,5 litro eta 2,0 litro, hurrenez hurren.

Dieta ordezkatzeko produktu hauen oinarrizko konposizio-, energia- eta nutrizio-betekizunei dagokienez, Panelak honako balio hauek proposatzen ditu:

  • Proteina: 75 g/egun, oinarri hartuta proteinaren erreferentziazko ingestaren balioa biztanleriarentzat, gehiegizko pisura edo obesitatera egokituta.
  • Karbohidratoak: 30 g/egun, burmuinaren nahitaezko glukosa-beharrizanak oinarri hartuta.
  • Lipidoak: 20 g/egun, gutxienez funtsezko bi gantz-azidoren ingesta egokia emateko: azido linoleikoa (11g/egun) eta azido α-linoleikoa (1,4 g/egun).
  • Energia: 600 Kcal/egun. Makronutrienteen gutxieneko edukitik eratorritako edukia.
  • Mikronutrienteak: erreferentziazko ingesten edo Adituen Panel honek beronek gomendatutako gutxieneko kontsumoen arabera.

Zientzia-irizpena

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…