B12 bitaminaren erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015

EFSAren Produktu Dietetikoen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) B12 bitaminaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu, Europako herritarrentzat, kobalaminaren Estatuko biomarkatzaile-konbinazio batean oinarrituta.

Hona hemen hainbat herritar-talderentzat ezarritako erreferentziazko balioak:

  • Helduentzat, kobalaminaren Ingesta Egoki hau ezarri da: 4 µg/egun. Horretarako, Europar Batasuneko hainbat herrialdetan behatutako ingestak hartu dira kontuan, 4,2 eta 8,6 µg/egun artekoak-
  • Haurrentzat ez dago ebidentzia zientifiko sendorik; hortaz, helduentzako Ingesta Egokia estrapolatu da, eta erreferentziazko balio hauek ezarri dira: 1,5 µg/egun 7-11 hilabeteko haurrentzat eta 4 µg/egun 15-17 urte bitarteko haurrentzat.
  • Haurdun eta edoskitze-aldian dauden emakumeentzat, kobalaminaren 4,5 eta 5 µg/egun ingesta gehigarria ezarri da, hurrenez hurren, kontuan hartuta kobalamina ehunetan pilatzen dela eta amaren esnera igarotzen dela.

Erreferentzia-balio horiek ezartzeko, kontsulta publiko zabal bat egin da, eta kontsulta horren txosten teknikoa EFSAren webguneko irizpen zientifikoarekin batera argitaratu da.

Kobalaminarentzako (B12 bitamina) erreferentziazko balio dietetikoak

B12 bitaminaren kontsultaren txosten teknikoa

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…