Getxoko elikadura-establezimenduentzako elikadura jasangarriko prestakuntza

ELIKAk “Zertaz ari gara, elikaduraren sektorean iraunkortasuna terminoa erabiltzen dugunean?” izenburudun jardunaldian parte hartu du. Jardunaldia Getxoko Udalak antolatu du eta elikadura jasangarriaren aldeko tokiko establezimenduen sareari zuzenduta dago. Mahai-inguru formatuan egin zen otsailaren, Getxo Elkartegian. Eskuragarri dago honako esteka honetan: JORNADA 1: ALIMENTACIÓN SOSTENIBLE – YouTube

Eztabaida-mahaia ELIKAk dinamizatu zuen eta bertan ekoizpen ekologikoaren, tokiko eta sasoiko ekoizpenaren, elikagaien xahuketaren aurkako borrokaren  eta elikadura osasungarriaren arloko erreferentziazko pertsonek parte hartu zuten. Bilatutako helburua honako hau zen: elikadura-establezimenduetako titularrei argudioak ematea bezeroei elikadura jasangarriaren berri emateko eta horren inguruan sentsibilizatu ahal izateko.

Gainera, informazio-pilula txikiak grabatu ziren. Pilula horiek sare sozialetan argitaratu dira, elikadura osasungarriarekin lotutako kontzeptuak azaltzeko eta tokiko negozioek elikadura jasangarria preskribatu ahal izateko gakoak emateko:

Eguneraketa data: 2025/08/22

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…