EBra esportatutako barazkietako pestiziden kontrola 13/04/11

2012. urtean bederatzi jakinarazpen egin ziren EBk Elikadura eta Pentsuetako Plagizidetarako duen Alerta Sistema Azkarrean (RASFF). Marokotik ekarritako produktuek (zehazki, tomateek, indabek eta mendak) eragin zituzten jakinarazpenok. FVOk ikuskaritza egin du herrialde horretan, Europar Batasunera esportatzeko landare-jatorriko elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko kontrolak ebaluatzeko.

Ikuskaritzan parte hartu zuen taldeak agintari eskudunek hartutako neurrien jarraipena egin zuen, FVOk SANCO/2011-6027 txostenean ezarritako aholkuei erantzuteko.

Eginiko azken ikuskaritzaz geroztik, honako alderdi hauek hobetu dira:

  • Agintari eskudunek indartu egin dute produktu fitosanitarioak baimentzeko sistema.
  • Ekoizle eta esportatzaileek informazio zehatza jaso dute.
  • Sentsibilizazioa eta autokontrolak hobetzen ari dira, bereziki EBra esportatzeko ekoizten den mendari dagokionez. Hain zuzen ere, produktu horren inguruko ahulguneak aurkitu ziren azken ikuskaritzan.
  • Agintari eskudunek jarraipen-lan integrala egiten dute, EBk Elikadura eta Pentsuetako Plagizidetarako duen Alerta Sistema Azkarrera eginiko jakinarazpenei erantzuteko.

Honako gabezia arin hauek antzeman ziren:

  • Produktu fitosanitarioei baimena ematea eta jendeari horren berri ematea. Zehazki, agintari eskudunek nahikotzat jo behar dute mendarako baimendutako produktu fitosanitarioen erabilgarritasuna, saiheste aldera ekoizleek baimendu gabeko produktu fitosanitarioak erabiltzea.
  • Ahulguneak daude laborategiko baliabideen erabileran. Halaber, GC-MS/MS ekipoa falta da (gasen kromatografia, masak/masak espektrometria-detektagailuarekin).

FVOren ikuskaritza: pestiziden kontrola

Eguneraketa data: 2025/08/20

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…