Pestizidak lixibiatzeko ereduak berrikustea 13/05/10

PPR Panelak esan du lixibiazio-prozesuen eta horien eraginaren inguruko arriskuak ebaluatzeko prozesuen eraginkortasunak eta sendotasunak lotura zuzena duela "babes-helburuak" egoki definitzearekin. Bestalde, nabarmendu egin du oso garrantzitsua dela ur edangarria hornitzeko lurrazpiko ura berariaz babestu beharreko helburu izatea.

Hori da lurrazpiko uren inguruko lan-taldearen txostena berrikusi ostean ateratako ondorio nagusietako bat (FOCUS, 2009).

Beste alde batetik, nabarmendu egiten da lan-taldeak arrakastaz harmonizatu dituela kontzeptuak lixibiazio-ereduetan eta, oro har, lixibiazio-aurreikuspenak hobetu egin direla.

PPR ez dator bat lan-taldearekin kalkuluak eredu bakar batekin aurkeztearen inguruan, eta gomendatu egiten du erabakietan eredu bat baino gehiago aintzat hartzea. Mugak muga, uste da berrikusitako egoerek estali egiten dituztela EBn landu daitezkeen arlo garrantzitsuak, Estatu kide berriak barne. Gainera, EB mailako erabakiak hartzea ahalbidetzen dute.

Lan-taldeari egindako gomendio nagusien artean hauek nabarmendu daitezke:

  • Lehentasunezko isuriaren eragina berraztertzea, lurrazpiko urak lixibiazio bidez ebaluatzeko, eskueran dauden ezagutza berriak aintzat hartuta.
  • Azterketa sakona eta bertsio berrien frogak egitea, ereduen, datu-baseen eta erabiltzaile-interfazen inguruan, askatu aurretik. Alabaina, ereduen entseguaren oinarrian dagoen borondatezko oinarriak prozedura minbera bihurtzen du; hortaz, gomendatu da xedapen lotesleagoak ezartzea jarduera horietarako.
  • Substantzien propietateetan ezjakintasunak gogoan izatea eta hazkuntzaren gaineko estrapolazio-faktoreak ezartzea.
  • Lurzoruaren pHa berraztertzea, ahalbidetze aldera lixibiazio-ebaluazio egokia egitea pHaren araberako propietateak dituzten osagaietarako.
  • Eraginkortasuna eta ureztatze-jarduerak sakon berraztertzea, bereziki Europa hegoaldean.

Pestizidak lixibiatzea EFSA

Eguneraketa data: 2025/08/20

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…