2024ko hirugarren lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 126 jakinarazpen egon dira. Horietatik 20 alertak izan dira, 74 informazio-jakinarazpenak eta 32 mugan egin diren ukapenak.
Egindako kontrol motari dagokionez, 24 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte; 45 enpresako autokontroletan detektatu dira; 43 mugako ikuskapen-postuetan; 6 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira eta 8 zaintza-programen ondorioz.
Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 73, etxeko animalientzako pentsuei % 17, pentsu konposatuei % 7 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 3.
Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja‑produktuak (11), koltza-produktuak (11), txakurrentzako mastekagarriak (5), eta ekilore-produktuak (4).
Eguneraketa data: 2026/01/15
