Gaixotasun hemorragiko epizootikoaren fokuen eguneratzea

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) gaixotasun hemorragiko epizootikoaren egoera eguneratu du, urriaren 11an.

Algeteko Albaitaritza Laborategi Zentralak (LCV) gaixotasun hemorragiko epizootikoaren kasu berriak baieztatu ditu 9 eskualde berritan, guztiak ere behi-ustiategietan, urriaren 4ko azken egoera-txostenetik.

Euskadin…

Irailaren hasieran detektatu zen gaixotasuna behi-ustiategietan. EHEko fokuen eta Euskadiko gainerako animalien gaixotasunen bilakaera ikus daiteke esteka honetan.

Guztira, 2023/06/27tik 196 foku baieztatu dira guztira estatu mailan. Ikusi fokuen mapa eguneratua:

Focos EHE

Murrizketak

Batzordearen 2019ko abenduaren 17ko 2020/688 (EB) Erregelamendu Eskuordetuan ezarritakoarekin, beste estatu kide batzuetarako bizi-mugimenduak mugatuta daude penintsulako lurralde osotik. Hiltegirako mugimenduak baimenduta daude, mapan ikus daitekeen bezala:

Ez da inolako murrizketarik ezarri animalia horien produktuen mugimenduari edo kontsumoari dagokionez (haragia, esnea, azala, etab.).

Estatu barneko mugimenduak

Eragindako eremutik eremu askera mugitzeko, animalia eta ibilgailuetan intsektuak hiltzeko lanak egin behar dira, eta behi‑aziendak ez du sintomatologiarik izan behar.

Irizpide aldaketa

Egoera epidemiologikoari buruzko informazioa biltze aldera, Algeteko EKLn edo eskualdeko laborategietan laborategiaren bidez berresteko irizpideari jarraitzen zaio eta eskualde bakoitzean antzemandako lehen fokua jakinarazteko irizpideari jarraituko zaio. Albaitaritza-zerbitzu ofizialek eskualde bakoitzeko ustiategi eta barrutietako susmo klinikoen gainerako jakinarazpenen jarraipena egiten dute, bai eta eragindako ustiategi eta barruti jakin batzuetako monitorizazio intentsiboagoa ere, gaixotasunak eremuan duen benetako eragina jakiteko.

Osasun-agintariek gogorarazten dute oso garrantzitsua dela zaintza pasiboko maila egokiari eustea; horretarako, agintari eskudunei berehala jakinarazi behar zaie espezie minberek (etxeko animaliek zein fauna basatiak) gaixotasun hori izan dezaketelako susmoa.

 

GHEa ez da zoonosia

eta haragia eta esnea kontsumitzea ez dela arriskutsua pertsonentzat, ez eta kutsatuta egonda ere.

Eguneraketa data: 2025/08/19

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…