Patogenotasun handiko hegazti-gripeari (PHHG) buruzko informazioaren eguneraketa

EFSAk, ECDCk eta hegazti-gripearen EBko erreferentziako laborategiak gaixotasunari buruzko informazioaren eguneraketa argitaratu dute; izan ere, birusaren detekzio-kopuru ezohikoa hauteman da udan hegazti basati eta etxeko hegaztietan. Hortaz, etxeko hegaztiak PHHGrekin kutsatzeko arriskua areagotu da, udazkeneko migrazio-aldia datozen hilabeteetan hasiko baita. Bukatzeko, PHHG arintzeko estrategia egokiak eta jasangarriak definitzea eta inplementatzea gomendatzen da, hala nola infekzioa goiz hautemateko zaintza-estrategiak eta biosegurtasun-neurri egokiak.

Inoiz ez bezalako irismen geografikoa

Gaur egun, hegazti-gripea Europan egiaztatutako epidemiarik handiena eragiten ari da: 2.467 agerraldi hauteman dira eskortako hegaztietan eta 47,7 milioi hegazti sakrifikatu dira eragindako establezimenduetan. Halaber, itxian dauden hegaztietan 187 agerraldi jakinarazi dira eta patogenotasun handiko hegazti-gripearen 3.573 agerraldi, berriz, hegazti basatietan. Aurten gaixotasunaren irismen geografikoa ezohikoa da. Agerraldiak jakinarazi dira Svalbard uharteetan (Norvegia), Portugalgo iparraldean eta Ukrainako ekialdean, besteak beste; Europa osoan 37 herrialdetan hauteman da.

 

2021eko udazkenean patogenotasun handiko hegazti-gripeak HPAI A (H5N1) lehenengo aldiz Atlantikoa gurutzatu zuen. Europatik Ipar Amerikara iritsi zen migrazio-bideen bitartez, eta epidemia larria eragin zuen eskortako hegaztietan, Kanadako hainbat probintziatan eta Estatu Batuetako hainbat estatutan bereziki, eta hilkortasun handia eragin zuen hegazti basatietan.

Pertsonentzako arrisku txikia

Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) ondorioztatu du Europako biztanleria orokorra kutsatzeko arriskua txikia dela, eta profesionalki esposiziopean dauden pertsonen kasuan, berriz, arrisku txikia eta ertaina. Hala ere, ziurgabetasuna handia da, hegaztien artean kutsatzen ari den hegazti-gripearen birusa askotarikoa baita. Hala ere, kutsatuta dauden eskortako hegaztien produktuekiko esposizioa izan duten gizakien arteko transmisio-arriskua hutsala da.

Animalien artean kutsatzen diren hegazti-gripe birusek gaitasun zoonotikoa dute, eta, hortaz, ECDCk kontrol- eta jarraipen-neurriak ezartzea gomendatzen du animalia- eta gizaki-taldeetan. Neurri horien artean genoma osoa sekuentziatzea dago, agerraldiak sakonago ikertzeko aukera ematen baitu.

Gomendioak

PHHGari aurre egiteko neurri hauek gomendatzen dira:

  • Epe laburrerako, ertainerako eta luzerako prebentzio-estrategiak identifikatu eta ezartzea, batez ere hegazti-dentsitate handiko eremuetan eta hegazti-gripearen esposiziopean egoteko minberak diren ekoizpen-sistemetan.
  • Hegazti kutsatuekin kontaktuan egon daitezken ugaztun eta pertsonen zaintza areagotzea, hegazti eta ugaztunen eta/edo pertsonen arteko eta ondoren pertsonen arteko transmisio-kasuak garaiz detektatzea errazteko. Esposiziopean egon diren pertsonen kasuan, ager daitezkeen arnas sintomak, sintoma neurologikoak edo konjuntibitisa zaintzea, esposiziopean egon eta hurrengo 10 egunetan.
  • Animalia eta pertsonengan hautemandako birusen zaintza genomikoa egitea, osasun publikorako eta animalia osasunerako garrantzitsuak izan daitezkeen birusak azkar detektatzeko.

Eguneraketa data: 2025/08/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad