Trikinelosia: 2019ko urteko txosten epidemiologikoa

ECDC erakundeak gaixotasun horren ebaluazio epidemiologikoa argitaratu du berriki 2019ko datuetan oinarrituta. Datuok Europako Zaintza Sistematik (TESSy) eskuratu ditu.

Trikinelosiak giza gaixotasun arraro baina larria izaten jarraitzen du EBn, nahiz eta 2019an jakinarazitako kasuek 2018koak bikoiztu zituzten ia-ia. Bulgariak jakinarazi zituen kasu gehien, guztien % 57, eta ondoren, Italiak eta Espainiak.

Hala ere, herrialde gehienek (16/28) ez zuten kasurik jakinarazi, eta animalietan gaixotasun horren jakinarazpenen 2015-2019 aldiko joera beheranzkoa izan da. Horrek guztiak adieraziko luke baldintza kontrolatuetan hazitako txerrien kopurua igotzeari eta baldintza kontrolatuetan hazi gabeko txerrien sakrifizioan kontrol ofizialak egiteari esker, eta ekoizleak sentsibilizatzeko kanpainei eta ekoizleen ezagutzak hobetzeari esker, ustiategietan parasito-karga murrizten lagundu dela, eta, beraz, baita gizakiak infektatzeko aukera ere.

Alabaina, 2019an 4 herrialdek 5 trikinelosi agerraldiren berri eman zuten, zeinetan infektatutako pertsonaren bat ospitaleratu behar izan zen. Fokuak hemen izan ziren:

  • Bulgaria, Kroazia eta Errumania; txerri-haragiaren eta eratorrien kontsumoarekin lotu ziren.
  • Italia; basurde-haragiaren kontsumoarekin lotu zen.

Txostenean aipatzen da, halaber, europar herrialde batzuetan, urtarrilean eta otsailean kasuak areagotzea Gabonetan txerri-haragiaren kontsumoa haztearekin  eta ehiza-denboraldiarekin lotuta dagoela.

Horrez gainera, egiaztatu da transmisioa etxeko txerrien eta animalia basatien arteko sistema estentsiboetan kontaktu zuzena izateagatik gertatzen dela, edo, bestela, zeharkako kontaktua izateagatik, ekoizleak nematodoaren espezie gordailuen (basurdea) ehiztariak ere badirenetan.

Halaber, emaitzek iradokitzen dute harreman zuzena dagoela hauen artean:

  • Ekoizleen sentsibilizazio-falta eta landa-eremuetan bizi diren kontsumitzaileen diru-sarrera baxuak.
  • Sakrifizio-prozesuetako ikuskaritzako albaitaritza-zerbitzu desegokiak eta etxe-abereetako intzidentzia.

Era berean, ez da ahaztu behar Europan espezie basati sentikorrak hazi egin direla, hala nola Europako ekialdetik mendebalderako basurdeak, azeri arruntak eta mapatxeak, eta Europako hego-ekialdetik ipar-ekialderako txakala. Horiek guztiek Europako animalia basatien artean dabilen Trichinella espeziearen prebalentzia handitu dezakete.

Osasun Publikoaren inplikazioei dagokienez, hauek azpimarratu behar dira:

  • Txerri- eta basurde-haragiaren produktu eratorriek jarraitzen dute izaten giza trikinelosiaren iturri garrantzitsuenak EBn.
  • Trikina antzemateko probarik egin ez zaien ehizatutako basurdeen edo txerrien haragiaren kontsumoa trikinelosiaren arrisku-faktore garrantzitsua da; hortaz, ezinbestekoa da informazio egokia kontsumitzaile horiengana iristea.

Eguneraketa data: 2025/08/19

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad