OIEren urteroko txostena animalien osasunean agente antimikrobianoak erabiltzeari buruz

Animalien osasunean agentek agente antimikrobianoak erabiltzeari buruz OIEk eginiko urteroko laugarren txosten honek bi alderdiren inguruko informazioa eskaintzen du: 1) 2016rako agente antimikrobianoen erabileraren bolumen osoa animalien biomasako, eta 2) OIEk orain arte eginiko lau txostenen emaitzak interpretatzea: azterketa globala eta eskualdeen araberako azterketa egitea.

Nazioarteko 152 herrialdek eman dute informazioa txosten hau egiteko. Hona hemen aurkeztutako datu esanguratsuenetako batzuk:

  1. Antimikrobianoak erabiltzeari buruzko informazioa emateko kanalak eta gardentasuna: 29 herrialdek jakinarazi zuten esparru arautzailea falta dela, giza baliabideen mugak zeudela eta informazioaren teknologiaren tresnak falta zirela datuak biltzeko, besteak beste. Horietako hamarrek baieztatu zuten ekintzak egingo dituztela etorkizun hurbilean agente antimikrobianoen kopuruak OIEri errazago jakinarazteko.
  2. Hazkunde-sustatzaileak: 118 herrialdek (% 77) baieztatu zuten 2018az geroztik ez dutela antimikrobianorik erabili hazkunde-sustatzaile gisa (legegintza-neurriekin edo gabe). Gainerako 35 herrialdeek jakinarazi zuten antimikrobianoak erabili zituztela hazkunde-sustatzaile gisa. Horietatik 20 herrialdek esparru arautzailea zuten, eta bertan agertzen ziren hazkunde-sustatzaile gisa erabil daitezkeen antimikrobianoen zerrenda eta erabili beharko ez liratekeenena.
  3. Agente antimikrobianoen erabileraren bolumen osoa biomasako: 2016an, bolumen osoa 144,39 mg/kg zela zenbatetsi zuen OIEk.

EUROPAN

Antimikrobianoen erabileraren batez besteko bolumena biomasako 66.91 mg/kg izan zen, eta gehienezko muga 68.55 mg/kg izan zen (2016an 40 estatu kidek emandako datuetan oinarrituta egindako kalkulua).

Aurreko urtean, 2015ean, 77.38 mg/kg-ko bolumena kalkulatu zen, eta gehienezko muga 81,29 mg/kg (36 estatu kidek emandako datuetan oinarrituta egindako kalkulua).

Antimikrobianoen erabileraren
batez besteko bolumena Europan

66,91 mg/kg-ko

Biomasaren portzentaia espeziekiko Europan

Eguneraketa data: 2025/08/19

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…