Tenebrio molitor intsektuaren larbak erabiltzea Novel Food/Elikagai Berri gisa

EFSAk intsektu-mota bat (Tenebrio molitor intsektuaren larba) giza elikaduran erabiltzeari buruzko lehenengo Arrisku Ebaluazioa argitaratu du.

Ebaluazioa produktu hori “Elikagai Berri” (Novel Food) gisa baimentzeko lehen urratsa da, eta abiapuntua da Europako arduradunek produktu horiek EBko merkaturako baimen edo bazter ditzaten.

Osagai edo elikagai berri bat merkaturatu ahal izateko, ezinbestekoa da aurretiko ebaluazioa egitea honako alderdi hauei buruz, besteak beste: nutrizioa, toxikologia, kimika eta mikrobiologia.

Animalia-proteinen ohiko iturrien ordez proteina-iturri alternatiboak erabiltzeak (besteak beste intsektuak) onurak ditu ingurumen eta ekonomiaren arloan. Bestetik, elikagai gutxiago behar dituzte, hondakin gutxiago sortzen dituzte eta berotegi-efektuko gas gutxiago isurtzen dituzte.

Zientzia-iritzi hau Tenebrio molitor intsektuaren larba (irineko harra) termikoki idortua (intsektu idor osoa edo hauts-moduan) erabiltzeari buruzkoa baino ez da.

Honako hauek dira ebaluazioaren ondorioak:

  • Balio-bizitza: baldin eta produktuaren espezifikazioak betetzen badira, ez du inolako segurtasun‑arazorik.[spacer height=”20px”]
  • Proteina-kopurua: proteina-kopuru handi badute ere, egindako analitikak beherantz zuzendu behar dira; izan ere, kitina nitrogeno-iturri ez-proteinaduna da, eta eraldatu egin ditzake zifra horiek.[spacer height=”20px”]
  • Balorazio nutrizionala: proposatutako erabilera-baldintzak betez gero, Elikadura Berri hori kontsumitzeak ez du desabantailarik nutrizio aldetik.[spacer height=”20px”]
  • Toxikotasuna: egun arte berrikusitako zientzia-azterketek ez dute inolako arazorik planteatzen arlo horretan.[spacer height=”20px”]
  • Balizko elementu kutsatzaileak: produktuaren kutsatzaileen maila intsektuentzako elikagaian substantzia horiek duten presentziaren araberakoa da.[spacer height=”20px”]
  • Alergenotasuna: lehen mailako sentsibilizazioa eta har horren proteinekiko erreakzio alergikoa eragin ditzake, eta, krustazeoekiko eta hautsaren akaroekiko alergia dutenen artean, erreakzio alergikoak. Larbaren elikaduran dauden alergenoak azken produktuan egon daitezke.

ONDORIOA


EFSAren NDA taldeak ondorioztatu du Elikagai Berri hori segurua dela proposatutako erabilera eta mailak betez gero.

Halaber, taldeak adierazi du erreakzio alergikoak sor daitezkeela.

Eguneraketa data: 2025/07/23

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…