Karbapenemikoekin lotutako mikrobioen aurkako erresistentzia elikakatean

EFSAk zientzia-irizpen berri bat egin du elikakatean karbapenemasak sortzen dituzten enterobakterioek (KSE) duten presentziari eta horien hedapenari buruz, EB/EFTA eremua aintzat hartuta (EB gehi Europako Merkataritza Askearen Elkarteko herrialdeak)


Hau da irizpen horren ondorio nagusia:


  • 2011tik, EBko 30 herrialdeetatik 14tan detektatu dira KSEak elikakatean.
  • Hauek dira gehien jakinarazten diren KSEak: E. coli, Enterobacter, Klebsiella eta Salmonella, eta nagusiki elikagaiak ekoizteko erabiltzen diren lurreko animalietan dute jatorria (txerriak, behiak eta, kasu gutxiagotan, eskortako hegaztiak). Horiek dira, hain zuzen, EBn erresistentzien eguneroko jarraipena jasotzen duten animalia‑espezieak.
  • Jakinarazitako KSEen kopuruak gora egin du, batez ere txerrienak, behienak eta eskortako hegaztienak, eta gorakada nabarmenak izan dira 2021ean eta 2023an zenbait estatu kidetan (besteak beste Espainian, 2023an).
  • 30 herrialdeetako hamarretan kontingentzia-planak ezarri dituzte bakterio horiek kontrolatu eta ikertzeko.

EFTAko herrialdeak kanpoan utzita eta Europako erresistentziak zaintzeko programaren barruan, ikusi zen 2021 eta 2023 artean gora egin zuela erresistentzien kopuruak. Horren arrazoi nagusia izan zen Italian eta Espainian gora egin zuela blaOXA-181 (Italian) eta blaOXA-48 (Espainian) erresistentzia-geneak zituzten txerrien kopuruak. Horrez gain, geneekin eta gene-konbinazioekin lotutako lehen KSEn txostenak jakinarazi ziren Portugalen 2023an. Gorakada horrek, hein batean, zerikusia izan dezake analisien kopurua ere areagotu izanarekin.

KSEen gorakada hori etengabea izan da herrialde hauetan 2015 eta 2024 artean: Txekia, Alemania, Italia, Portugal, Errumania eta Espainia (kasu guztietan batez ere txerri ganaduagatik).

Espainian, blaOXA-48 eramaten duten IncL plasmidoek eragin zuten gene hori hedatzea txerrien ekoizpen-sisteman.

KSEen transmisio zirkunstantzialari, elikakatearen barruko geneen arteko hedapen klonalari edo horizontalari eta gizakietatik/gizakienganako transmisioari buruzko ebidentziak erakusten dituzten oso datu gutxi daude.

2027an irizpen eguneratu bat argitaratuko da eta bertan jasoko dira azken ondorioak.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…