Arraina kontsumitzearen arriskuen eta onuren ebidentzia zientifikoa

FAOk eta OMEk erreferentziazko txosten bat sortu dute arraina kontsumitzearen arriskuen eta onuren ebidentzia zientifikoa emateko. Azterketa hori oinarri zientifikoa izan da, arraina kontsumitzearen arriskuen eta onuren FAO/OME adituen kontsultarako. Laburpena 2023 amaieran argitaratu zen eta txosten osoa laster argitaratuko da.  

Metodoa

Azterketa sistematiko hori alborapenak murrizteko egin da, erabakiak hartzeko erabiliko diren aurkikuntza fidagarriagoak sortzeko. Horretarako, metodo konbinatu bat aplikatu da, zeinak oinarrizko ikerketa, azterketa sistematikoak, arrisku eta onura garrantzitsuen bestelako ebaluazioak eta eskuragarri dagoen bibliografia laburbiltzen duen.

Emaitzak

Ebidentzia zientifiko berri hori emateko, literaturaren bost azterketa sakon egin dira, eta honako gai hauek aztertu dira:

  1. Arraina kontsumitzeak osasunerako dituen onuren ebidentziak.

literatura zientifiko guztia berrikusi zen eta osasunari lotutako alderdi hauen arabera sailkatu zen: alergia eta immunologia, jaiotzean eta hazkuntzan dituen emaitzak, hezurren osasuna, minbizia, gaixotasun kardiobaskularrak, II. motako diabetesa, garapen eta nahasmendu neurologikoak, hilkortasuna eta gehiegizko pisua eta obesitatea.

Ondoren, ebidentzia honako 5 kategoria hauetan sailkatu zen: sendoa (ebidentzia sendoa); gertagarria (ebidentzia sendoa); arrisku gertagaitzaren efektu substantziala (ebidentzia sendoa); mugatua, iradokitzailea eta mugatua, ondoriorik gabea.

  1. Dioxinen eta dioxinen antzeko poliklorobifeniloen (dl-PCB) efektu toxikoak

Berrikusi zen bibliografia arraina jateak osasunean duen efektuaren arabera sailkatu zen: kloraknea eta bestelako efektu dermikoak, ugalketan efektua, emakumezkoen ugalketan efektua, erditzearen ondorioak, tiroidearen gaixotasuna eta tiroidearen hormonak, II. motako diabetesa eta obesitatea, efektu kardiobaskularrak, gibeleko nahasmenduak eta digestio-efektuak, efektua immunitate-sisteman, efektua nerbio-sisteman, efektua hortz eta hezurretan, minbizia eta bestelako efektuak.

Ez zen ebidentziaren amaierako haztapenik egin, 2010az geroztik argitaratutako literatura solik hartu zelako kontuan; hortaz, ezin izan zen eskuragarri dagoen ebidentziaren kalifikazio globala eman.

  1. Metilmerkurioaren (MeHg) efektu toxikoak

Berrikusitako bibliografia osasunerako efektu hauen arabera sailkatu zen: neurologikoak, kardiobaskularrak, hazkundeari lotutakoak eta beste batzuk.

Dioxina eta PCBekin gertatu bezala, ez zen amaierako haztapenik egin, 2010az geroztik argitaratutako literatura solik hartu zelako kontuan; hortaz, ezin izan zen eskuragarri dagoen ebidentziaren kalifikazio globala eman.

  1. Selenioaren (Se) egitekoa, MeHg-ek osasunean dituen efektuei dagokienez

Berrikusitako bibliografia osasunerako efektu hauen arabera sailkatu zen: emaitza kardiobaskularrak, oxidazio-estresa, immunitate-sistema, ugalketa, tiroide-hormonak, erditzearen ondorioak, neurogarapena eta kognizioa, ikus-funtzioa y funtzio motorra.

Ondoren, ebidentzia honako 5 kategoria hauetan sailkatu zen: sendoa (ebidentzia sendoa); gertagarria (ebidentzia sendoa); arrisku gertagaitzaren efektu substantziala (ebidentzia sendoa); mugatua, iradokitzailea eta mugatua, ondoriorik gabea.

  1. Arrantzako eta akuikulturako produktuetan MeHg, dioxinak eta dl-PCBen presentziaren datuak.

554 artikulu berrikusi ziren eta guztizko Hg-aren, MeHg-aren eta/edo dioxina eta dl-PCB-aren kontzentrazio-datuak atera ziren, beharrezko metadatuekin batera. Ondoren, Exceleko kalkulu-orri batean bildu ziren. Halaber, azterketa bibliografikoan lortutako MeHg, dioxina eta dl-PCB kontzentrazioei buruzko datuak eta EFSAren datu-baseko datuak bereizita tratatu eta bildu ziren.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…