Manganesoaren ahorakin onargarriaren gehieneko maila

EFSAK eman duen iritzi zientifiko baten arabera, manganesoaren ahorakin-maila segurua 8 mg‑koa da egunean helduentzat, eta 2 eta 7 mg artekoa egunean beste populazio-talde batzuentzat. Erreferentzia-maila horiek osagai horren neurotoxikotasunean oinarritzen dira.

EFSAren Nutrizio, Elikagai Berri eta Elikagai Alergenoen Panelak (NDA) literaturaren berrikusketa sistematikoa egin du, manganeso-ahorakinei buruzko ebidentzia ebaluatzeko, manganeso-gatz baimenduak barne, baita osasunerako eragin negatiboak ere, aintzat hartuta pertsona eta animaliei buruzko datuak.

Erreferentzia-mailak

Egungo azterlanen arabera, neurotoxikotasuna ondorio kritiko bat da, baina datuak ez dira ez nahikoak eta ez egokiak dosia-erantzuna harremana ezaugarritzeko eta manganesoak eragindako neurotoxikotasunari buruzko erreferentzia-puntu bat identifikatzeko.

 

Beraz, Panelak manganeso ahorakin-maila seguruak finkatu ditu populazioa orokorreko kontsumitzaile handien oinarrizko manganeso-ahorakin behatuetan oinarrituta (95. pertzentila). Honako hauek dira populazioaren adin-tarteetarako ezarritako maila seguruak:

  • 4 hilabete eta urtebete artean: 2 mg egunean
  • 1 eta 3 urte artean: 4 mg egunean
  • 3 eta 7 urte artean: 5 mg egunean
  • 7 eta 14 urte artean: 6 mg egunean
  • 14 eta 18 urte artean: 7 mg egunean
  • 18 urtetik gora (haurdun eta edoskitze-aldian dauden emakumeak barne): 8 mg/kg

 

Panelaren arabera, ahorakin-maila seguru horiek aplikatzen zaizkio iturri dietetiko guztien manganeso-ahorakin osoari, elikagai aberastuak eta elikadura-osagaiak barne.

Ikerketa-beharrak

Iritzian honako ikerketa-hutsune eta -beharrak identifikatzen dira:

  • Esposizio- eta eragin-biomarkagailuak falta dira dietan manganesoaren arriskuen ebaluazioan erabili ahal izateko.
  • Manganesoaren ahorakin dietetiko osoaren eta funtzio neurologikoen gaineko eragin negatiboen arteko lotura ikertzeko azterlan gehiago behar dira, bereziki garapen-fasean eta esposizio dietetiko handia dutenen artean.
  • Manganesoak toxikotasunarekiko duen berariazko sentikortasunari buruzko ikerketa gehiago.
  • Manganesoaren forma dietetikoen toxikotasun-profileko desberdintasunei buruzko ikerketa gehigarriak.
  • Manganesoaren balizko toxikotasunari buruzko ikerketa gehiago, beste balorazio-irizpide batzuekin, neurotoxikotasunaz gain.
  • Manganeso-ahorakinei buruzko datu gehiago sortzea, elikadura-osagarrietatik eta elikagai sendotu nahiz aberastuetatik abiatuta, manganeso-ahorakinak ebaluatu eta arriskua ezaugarritu ahal izateko.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…