Itsaskietako kutsatzaileentzako arriskuen ebaluaziorako estrategiak

Itsasoko produktuen segurtasunari buruzko ikerketako erreferentziako Europako zazpi erakundek itsaskietako kutsatzaileentzako arriskuen ebaluaziorako estrategiei (RASCS) buruzko proiektu bat egin dute bi urtez (2021-2023). Hain zuzen, honako erakunde hauek parte hartu dute: IPMA (Portugal), Istituto Superiore di Sanità (Italia), Ganteko Unibertsitatea (Belgika), BfR (Alemania), ANSES (Frantzia), CREDA eta IRTA (Espainia).

Helburuak

Proietkuari esker, hiru helburu nagusi lortu dira:

  1. Parte-hartzaileek itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileen arriskuen ebaluazioaren arloan dituzten ezagutzak nabarmen hobetzea.
  2. EFSAk arriskuen ebaluazioaren arloan dituen helburu eta tresnei buruzko kontzientziazioa areagotzea.
  3. Diziplina anitzeko erakunde adituen arteko loturak eta sareak indartzea.

Ondorioak eta gomendioak

  1. Itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileen arriskuen ebaluazioa oso interesgarria da, giza osasunean, abereen osasunean eta ingurumenaren osasunean dituen inplikazioengatik (One Health ikuspegia).
  2. Itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileak hobeto identifikatzeko xedez, itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileen ezaugarri fisiko-kimikoen, balizko efektuen, analisi-metodoen eta presentziaren bilketa egin zen, kutsatzaile emergenteetan arreta berezia jarrita. Era berean, honako hauek landu ziren: arautu gabeko konposatuak, hala nola itsas biotoxinak (CTX, TTX edo MC), hutsune handiak daudelako metabolizazioan; profil toxikologikoa; baliozkotutako metodo analitikoak, edo araudiaren eskuragarritasuna, zaildu egiten baitu itsas jatorriko elikagaien kuantifikazio fidagarria.
  3. Arriskuen identifikazioaren eta kontsumitzaileen esposizioaren joerak aztertu ziren, aldaketa sozialen eta klima-aldaketaren araberako mundu aldakor batean. Arreta berezia jarri zitzaion kutsatzaileen esposizio konbinatuari eta kutsatzaileen arteko interakzioaren
  4. Klima-aldaketak eragina izan dezake itsaskien kutsaduran eta gizakiek elikakatearen bidez toxina eta kutsatzaile kimikoekiko duten esposizioaren arriskuan, dela ingurumenean toxina/kutsatzaile kimikoen presentzia handitzeagatik, dela organismoen fisiologia aldatzeagatik eta toxina/kutsatzaile kimikoen presentziari ematen dioten erantzunagatik. Arreta berezia jarri zitzaien toxinak ekoizten dituzten mikroalgei; izan ere, haien fisiologia eta banaketa etorkizuneko klima-egoeren araberakoak izan daitezke.
  5. Kontsumitzaileei eragin diezaieketen aldaketa sozialen barruan, alderdi erabakigarria izan zen arrain eta itsaskien ingestioaren ondoriozko arriskuaren eta onura nutrizionalaren arteko oreka. Arlo horretan landutako hainbat gairen artean, elikagaien edozein kontsumo-agertokitarako arriskuak eta onura nutrizionalak orekatuko dituen beharrezko ikuspegi holistikoa indartu zen.
  6. Proiektu horrek profesional eta adituen sare “berri” bat sortzea lortu du, eta arriskuen ebaluazioak ekar dezakeen diziplina anitzeko ikuspegi baten onurei buruzko ikuspegi partekatua areagotu da. Horretaz gainera, Europako erakunde guztietan itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileei buruzko ezagutza eta esperientzia handitzea lortu da.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad