Jatorri zelularreko elikagaiak seguruak al dira?

FAO eta OMEk jatorri zelularreko elikagaien elikagaien segurtasunerako txostena argitaratu dute, egungo ezagutza partekatzeko eta kontsumitzaileei eta elikadura sistemako gainerako eragileei elikagai horiei buruzko informazioa emateko.

Garrantzitsua da zeluletan oinarritutako elikagai-produktuen segurtasuna bermatzen duen sistema ezartzea, teknologiaren jasangarritasuna baloratu baino lehen.

Zergatik elikagai zelularrak?

Animalien proteinak dituzten produktuen mundu-mailako ekoizpenak eta kontsumoak gora egiten jarraitzen du, eta demografia-, ekonomia- eta urbanizazio‑hazkuntzak eskaria bultzatu du.

Munduko populazioak azkar egin du gora; hortaz, garrantzitsua da kontu handiz ebaluatzea jatorri zelularreko elikagaiek etorkizuneko belaunaldientzat elikagai osasuntsu, elikagarri eta jasangarriak ematen laguntzen duten, elikagaien segurtasuna alde batera utzi gabe. Gainera, ingurumen-eragina murrizten duten aztertu behar da, adibidez, honako hauek kontuan hartuta: baliabide natural gutxiago erabiltzea (lurra, ura), berotegi-efektuko gas gutxiago isurtzea, abeltzaintzarekin lotutako kutsadura murriztea, abeltegiko animalien ongizatea hobetzea eta animalietatik pertsonetara transmititu daitezkeen gaixotasun zoonotikoen arriskua murriztea.

Arriskuak identifikatzea

FAO/OMEren aditu talde batek zeluletan oinarritutako elikagaien ekoizpenaren lau faseetan ager daitezkeen arrisku guztiak identifikatu ditu. Faseak honako hauek dira: zelulak lortzea, zelulak hazi eta ekoiztea, zelulak biltzea eta elikagaiak prozesatzea.

Adituak bat datoz: jada oso ezagunak dira, arrisku asko daude, eta horiek ohiko ekoizpeneko elikagaietan ere agertzen dira; hala ere, beharrezkoa da arreta elikagai zelularren ekoizpenean bakarrik erabiltzen diren material, sargai, osagarri (baita egon daitezkeen alergenoak ere) eta ekipoetan jartzea.

Ondorioak

  • Elikagai horien onurak eta arriskuak ebaluatu behar dira.
  • Kasuan kasuko ikuspegia izan behar da, arriskuaren ebaluazioa egiteko.
  • Elikagaien segurtasunerako agentzien artean nazioarteko elkarlana abiarazi eta datuak trukatu behar dira.
  • Terminologia, araudia, nutrizioa eta kontsumitzailearen pertzepzioa zehaztu behar dira, elikagai zelularrak sartzeko orduan.

EFSA

Bestalde, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) artikulu bat argitaratu du, eta bertan adierazi du prest daudela kultibo zelularretatik eratorritako elikagaien segurtasuna zientifikoki ebaluatzeko.

Lehenengo pauso gisa, maiatzaren 11an eta 12an mahai-inguru zientifikoa antolatu du “Kultibo zelularretatik eratorritako elikagaiak eta elikagaien osagaiak” gaiari buruz, hainbat pertsona edo entitateren iritziak biltzeko: aditu zientifikoak; Europako agentzietako ordezkariak (nazionalak zein nazioartekoak); enpresa teknologikoak; elikagaien sektoreko operadoreak eta kontsumitzaileen elkarteak, baita gaian interesa duten erakundeak ere.

EFSAk doitasun-hartziduraren bidez ekoitzitako elikagaien osagarri berriak ebaluatu ditu, baina oraindik ez ditu kultibatutako animalien zeluletatik eratorritako elikagaiak ebaluatu. Beraz, aurrerapen zientifiko berrienak gogoan dituzte, eta prest daude kultibo zelularretatik eratorritako elikagai berrien arriskuak ebaluatzeko eskaerak jasotzeko.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…