Europako kontsumitzailearen erradiografia; Elikagaien Segurtasuna, erosteko jarraibideak, etab.

EFSAk Elikagaien Segurtasunari buruzko Eurobarometro berriaren emaitzak argitaratu ditu. EBko 28 estatuetan egindako 27.509 elkarrizketetan dago oinarrituta.

Elikagaien Segurtasunari buruzko laugarren Barometro horren xedea da erakustea europarrek nola hautatzen dituzten elikagaiak, zer dakiten eta zerk kezkatzen dituen Elikagaien Segurtasunaren arloan eta nortaz fidatzen diren informazioa lortu nahi dutenean.

Gure Kezkak dira…

Elikagaietan dauden plagizida‑hondakinak (% 40) eta antibiotikoen hondakinak, haragiaren hormonak edo esteroideak (% 39) daude azterlanean parte hartu zuten pertsonek Elikagaien Segurtasunaren inguruan dituzten kezken zerrendaren buruan. Neurri txikiagoan, adierazi zuten honako hauek ere kezkatzen dituztela: landareen gaixotasunak (% 11), elikagaien ekoizpenean bioteknologia berrien erabilera (% 8) eta elikagaien ekoizpenean aplikatutako nanoteknologia (% 5).

Estatu mailan, elikagaietako plagiziden hondakinekiko kezka (% 46) Europako batezbestekoa (% 40) baino handiagoa da.

Grafiko honetan Estatuko eta Europako kezken arteko aldeak ikus ditzakegu:

Bakterioekin, birusekin edo parasitoekin kutsatutako elikagaiek edo edariek eragindako elikadura-intoxikazioak

Erosketak egiteko orduan

Erantzunak honako galdera hauei: janaria erosten duzunean, honako zein alderdi dira garrantzitsuenak zure ustez? Zein da garrantzitsuena? Eta horretaz gain?

Eurobarometro

Elikagaien alerta baten aurrean erreakzionatzeko orduan, inkesta bete duten pertsonen % 21ek baieztatu zuten ez luketela beraien jarrera aldatuko elikagaien alarmaren bat egonez gero.

Informazioa jasotzeko orduan

Hamar europarretik zazpik ezagutzen dute zein den zientzialarien zeregina gure elikagaien segurtasuna bermatzean eta hamarretik zortzik fidatzen dira elikagaien segurtasunari buruz ematen dieten informazioaz.

Nazioko eta EBko erakundeekiko konfiantza handia da, gutxi gorabehera bi herenekoa.

Inkesta bete duten hamar pertsonatik seirentzat (% 61) telebista da elikagaien arriskuei buruzko informazioa jasotzeko iturri nagusietako bat, jarraian senitartekoak, lagunak, bizilagunak edo kideak (% 44) eta Interneteko bilatzaileak (% 37) daude. Belaunaldien artean alde handiak daude.

Inkesta bete duten hamar pertsonatik zortzik baino gehiagok, elikagaien arriskuei buruzko informazio fidagarria lortzeko, medikuengana jotzen dute (% 89), unibertsitateko/funts publikoekin finantzatutako zientzialariengana (% 82) eta kontsumitzaileen elkarteetara (% 82).

Eurobarometro Información

Eguneraketa data: 2025/07/21

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…