Ebaluazioa: Anisakis arriskua arrainaren kontsumoaren bidez

EFSA EU-FORA programaren testuinguruan (Elikagaien arriskuak ebaluatzeko beken Europako programa), Portugalgo Itsasoko eta Ingurumeneko Ikerketa Zentroak (CIIMAR) “Seguridad alimentaria del pescado y zoonosis: consumo de pescado y evaluación y percepción del riesgo microbiológico desde el pescador hasta el consumidor final” azterlana egin du, eta ondorioztatu du Europako legatzean dauden Anisakisaren larben prebalentzia altua dela-eta, kontsumitzaileek kontzientzia handiagoa izan behar dutela parasito horri buruz eta osasun publikorako dakartzan arriskuei buruz.

Helburuak

  1. Informazioa biltzea, portugaldarrei honako gai hauei buruz egindako inkesten bidez: arrainaren kontsumo orokorra, arrain gordinaren kontsumoa, arriskuaren pertzepzioa, Anisakis spp-k kutsatutako arrainaren aurrean kontsumitzaileek duten jarrera, eta infekzioak saihesteko metodoen gaineko ezagutza.
  2. Ipar-ekialdeko Atlantikoko ur portugaldarretan arrantzatutako Europako legatzean (Merluccius merluccius) Anisakisaren larbek duten prebalentzia eta banaketa.
  3. Arrain gordina edo gutxi egindakoa kontsumitzeagatik portugaldarren artean dagoen anisakiosi arriskua aztertzea.

Anisakiosis

Anisakis generoko nematodo parasitoek anisakiosia (arrainek transmititutako zoonosi garrantzitsua) eragiten dute. Pertsonak Anisakisaren larbek kutsatutako arrain gordinaren edo gutxi egindako arrainaren kontsumoaren bidez infektatzen dira. Infekzioak sintoma gastrointestinalak eta alergikoak eragin ditzake.

Resultados

  1. Inkesten emaitzak:
    • Inkestari erantzun zioten gehienek (% 86) aipatu zuten “parasitoen transmisioa” arrain gordinaren kontsumoarekin lotuta dagoela.
    • Gehienek ez zuten inoiz ezer entzun Anisakis-ri (% 66) edo horrekin lotutako prebentzio-metodoei (% 79) buruz. Prebentzio-metodoak ezagutzen zituztela adierazi zuten pertsonen artean, gehienek honako hauek aipatu zituzten: “ongi egitea” eta “izoztea”.
  1. Anisakisaren prebalentzia: hainbat adinetako Europako 45 legatz harrapatu ziren eta haien erraiak eta muskuluak aztertu ziren Anisakis larbetarako. Horretarako, UV-Press metodoa erabili zen. Guztira, Anisakisaren 473 larba (3. estadioa) aurkitu ziren batez ere arrain handienen errai eta muskuluetan. Prebalentzia % 95,6koa zen. Erraietan larba ugari egotea bat zetorren muskuluetan larba ugari egotearekin.
  2. Teknika molekularrak erabili ziren, arrantzatutako legatzen muskulu eta erraietan aurkitu ziren Anisakisaren larben espezieak zehazteko.
  3. Proiektuan erabaki zen lortutako datuekin arriskuaren ebaluazio kuantitatiboa egitea, baina ez zen identifikatu arriskuaren ebaluazio egin ahal izateko esposizio-bide egokirik. Hortaz, erabaki zen Portugalen gordin edo gutxi eginda maizenik kontsumitzen diren bost espezieetan jartzea arreta, herritarrentzat izan ditzaketen arriskuak aztertzeko. Espezie horiek inkestetan identifikatu ziren.

Ondorioak

Portugalen ez dago arrain gordina edo gutxi egindakoa kontsumitzeko ohiturarik; hala ere, produktu horiek gero eta ezagunagoak dira, eta arraina prestatzeko ohiko metodoek (adibidez, parrilla) ez dute beti hartzen parasitoa suntsitzeko beharrezkoa den tenperatura.

Portugalen diagnostikatutako anisakiosi-kasu gutxi egon arren, inguruko beste herrialde batzuetako (adibidez, Espainia) azterlanek nabarmendu egin dute oso gutxitan jakinarazten den gaixotasuna dela, batetik, sintomak ez direlako espezifikoak, eta, bestetik, kontsumitzaileak ez daudelako kontzientziatuta. Legatzean Anisakis larben prebalentzia altua da, eta horrek agerian jartzen du kontsumitzaileak hezi egin behar direla parasito horri buruz.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…