2020. urtean zehar, 634 espediente kudeatu dira SCIRIren bidez. Horietatik 357 alertei buruzkoak izan dira, 166 informazioei buruzkoak, 103 elikagaiak mugan ukatzeari buruzkoak eta, azkenik, 8 albiste**.
2017an, izugarri handitu zen jakinarazpenen kopurua; 2018an, zertxobait behera egin zuen; 2019an, berriz, goranzko joerari heldu zion, eta 2020an, behera egin du berriro kopuruak. Gainera, azken lau urteetako kopururik txikienera iritsi da.
Hala ere, 2020an alerta-espedienteen kopuruak % 21,8 egin du gora 2019arekin erkatuz gero.
Jakinarazpenekin lotutako elikagaiak
Aurreko urtearen aldean, % 21 egin du gora landare-jatorriko produktuekin lotutako jakinarazpenen kopuruak.
JAKINARAZPEN KOPURUA
- % 46 landare-jatorriko produktuei dagozkie
- % 37 animalia-jatorriko produktuei
- % 12 beste produktu batzuei
- % 5 elikagaiekin kontaktuan dauden materialei (EKM)
Animalia-jatorriko produktuak
Animalia-jatorriko produktuen jakinarazpenen kopuruak % 12 egin du behera 2019arekin erkatuz gero, eta, aurreko urteetan bezala, argi eta garbi nabarmentzen dira arrainei eta arrantza-produktuei buruzkoak.
Landare-jatorriko produktuak
Jakinarazpen gehien eragin zituzten produktuak fruitu lehorrak izan ziren (zereal, irin eta eratorriek; ortuari, barazki eta lekadunek; eta fruta eta eratorriek baino gehiago). Bereziki nabarmentzekoa da etileno oxidoarekin lotutako fruitu lehor eta zerealen, irin eta eratorrien jakinarazpenen kopuruaren gorakada.
Beste produktu batzuk
Elikadura-osagarriek nabarmentzen jarraitzen dute. Horien jakinarazpenen kopuruak gora egiten du urtez urte: “beste produktu batzuen” jakinarazpenen % 53 eragiten dituzte eta jakinarazpen guztien % 10.
Arriskuak
Azpimarratzekoak dira arrisku kimikoen jakinarazpenak (jakinarazpen guztien % 55).
- Arrisku kimikoak: % 55
- Arrisku biologikoak: % 24
- Arrisku fisikoak: % 5
- Espedienteen % 16 “beste arrisku batzuen” taldean sartu ziren.
| ARRISKU MOTA | Animalia-jatorrizko produktuak | Landare-jatorrizko produktuak | Beste produktu batzuk | EKM |
| A. Biologikoak | 101 | 26 | 1 | 0 |
| A. Kimikoak | 58 | 176 | 29 | 23 |
| A. Fisikoak | 8 | 11 | 9 | 0 |
| Beste Arrisku batzuk | 17 | 24 | 40 | 0 |
| Guztira | 184 | 237 | 79 | 23 |
Arrisku biologikoak
Bakterioek eragin zituzten 87 jakinarazpen, hau da, arrisku biologikoekin lotutako jakinarazpen guztien % 71. Bigarren lekuan, birusek eragindako jakinarazpenak daude (% 12).
Arrisku kimikoak
Lehenik eta behin, fitosanitarioak nabarmentzen dira; izan ere, 138 jakinarazpen eragin zituzten, hau da, guztizkoaren ia % 50; 2019an, berriz, fitosanitarioei buruzko 16 jakinarazpen baino ez ziren izan. Jakinarazpen gehienak (121 jakinarazpen) etileno oxidoak eragin zituen (40 zereal, irin eta eratorrietan; eta 78 fruitu lehorretan).
Arrisku fisikoak
2020an, 28 jakinarazpen egin dira arrisku fisikoak direla eta. Aurreko urteetan bezala, landare‑jatorriko produktuetan antzemandako gorputz arrotzak nabarmentzen dira.
** Elikagaietatik edo EKMetatik (elikagaien kontaktuan dauden materialak) eratorritako arriskuei buruzko jakinarazpenak, 178/2002 (EE) Erregelamenduaren 50. artikuluaren arabera (adibidez: 1) Elikadura-intoxikazioaren agerraldiei buruzko informazioa, EEren, Alertak eta Osasun Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren edo autonomia-erkidegoen bidez jasotakoa. 2) INFOSAN esparruan egindako jakinarazpenak)
Eguneraketa data: 2025/07/21

