Elikagaien segurtasunaren kultura, higiene-printzipio orokor gisa

“Baserritik Mahaira” Europako estrategiaren eta elikaduraren arloko nazioarteko arauen azken bertsioek (OME/FAOren Codex Sistema) berekin ekarri dituzten betekizunetara egokitze aldera, aldatu egin  dira Elikadura-produktuen higieneari buruzko 852/2004 (EE) Erregelamenduaren I. eta II. eranskinak.

Zehazki, alergenoen kudeaketarekin, elikagaien birbanaketa (dohaintzan emate) seguruarekin eta “elikagaien segurtasunaren kultura” kontzeptua txertatzearekin dute zerikusia betekizun horiek.

Alergenoen kudeaketa

Joan den urtean, Codex Alimentarius batzordeak elikagaien industriako enpresetako operadoreek elikagaietan presente dauden alergenoak kudeatzeko jardunbide egokien kode bat prestatu zuen (CXC 80-2020). Bertan, alergeno horiek murrizteko gomendioak ematen dira, elikakatearen gaineko ikuspegi harmonizatuarekin eta higiene-irizpide orokorrak oinarritzat hartuta.

Hortaz, honako aldaketa hau egin da erregelamenduan kodean ezarritakora egokitzeko:

«…Alergiak edo intolerantziak sortzen dituzten substantziak edo produktuak biltzeko, garraiatzeko edo biltegiratzeko erabilitako ekipo, garraiobide edo ontziak, … EZ dira substantzia edo produktu hori ez duten elikagaiak biltzeko, garraiatzeko edo biltegiratzeko erabiliko aurretiaz dagokion ekipoa, garraiobideak edo ontziak garbitu eta bertan substantzia edo produktu horren begi-bistako arrastorik ez dagoela egiaztatu ez bada».

Elikagaien birbanaketa

“Baserritik Mahaira” (Farm to Fork Strategy) estrategia gure elikadura-sistema bidezkoagoa, osasungarriagoa eta ingurumenarekiko begirunetsuagoa izan dadin sortu zen, eta, horretako, ezinbestekoa da elikagaiak birbanatzea ahalbidetuko duten baina, aldi berean, kontsumitzaileei elikagaien segurtasunaren arloko berme guztiak emango dizkieten irizpide orokor batzuk ezartzea.

Horretarako, elikagaien enpresetako langileek sistematikoki egiaztatu behar dute beren erantzukizunpeko elikagaiak ez direla osasunerako kaltegarriak eta egokiak direla giza kontsumorako, beren iraungitze-dataren edo gutxieneko iraupen-dataren arabera (ikus 5. KAPITULUA V BIS-1. puntua, informazio gehiagorako) eta  eranskin horretako 2. puntuan xehe-xehe azaldutako irizpideen arabera. Horiek guztiek  honako hauek hartzen dituzte aintzat:[spacer height=”20px”]

  • birbanaketa baimentzeko bizitza erabilgarria
  • ontziaren osotasuna
  • biltegiratzeko eta garraiatzeko baldintza egokiak (barne hartuta tenperatura)
  • izozte-data
  • baldintza organoleptikoak
  • trazabilitatearen bermea

“Elikagaien segurtasunaren kultura” kontzeptua

Eguneratze honetan, Europar Batzordeak higiene-printzipio orokortzat jo du “elikagaien segurtasunaren kultura” kontzeptua.

“Elikagaien segurtasunaren kultura” kontzeptuaren definizioa: pertsona talde batek elikagaien segurtasunaren arloan partekatzen dituen jarrerak, balioak eta sinesmenak, erakundeek elikagaien segurtasuna kudeatzeko duten konpromisoa eta sendotasuna baldintzatzen dutenak.

“Elikagaien segurtasunaren kultura” eta kontzeptu horrek elikagaien segurtasunean duen eragin positiboa hainbat argitalpen zientifikotan egiaztatu da.

Honako hauek dira 852/2004 Erregelamenduan txertatu berri diren “Elikagaien segurtasunaren kulturaren” betekizunak:

Elikagaien segurtasunaren kultura egokia ezarri eta mantenduko dute elikagaien enpresetan lan egiten duten operadoreek. Gauzak horrela, betekizun hori betetzen dutela frogatu beharko dute, honako hauen bidez:

a) Zuzendaritzak eta langile guztiek konpromisoa hartzea elikagaiak segurtasunez ekoitzi eta garraiatzeko (Zuzendaritzaren konpromisoari dagozkion betekizunak, XI bis KAPITULUKO 2. puntua)

b) Elikagai seguruak ekoizteko ahaleginak egitea eta langile guztiek parte hartzea elikagaien segurtasunaren arloko jardunbideetan

c) Enpresako langile guztiek ezagutzea elikagaien segurtasunaren arloan dauden arriskuak eta enpresako elikagaitan segurtasuna eta higienea zaintzearen garrantzia

d) Komunikazio ireki eta argia egotea enpresako langile guztien artean, hala jarduera jakinetan, nola bata bestearen atzeko jardueretan. Modu ireki eta argian jakinarazi beharko dira desbideratzeak eta espektatibak ere

d) Baliabide nahikoak izatea elikagaiak segurtasunez eta higienikoki manipulatuko direla bermatzeko

Elikagaien segurtasunaren kultura ezartzeko, aintzat hartuko dira enpresaren izaera eta tamaina.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad