Artsenikoarekiko esposizio kronikoaren arriskuaren ebaluazioa

EFSAk artseniko inorganikoarekiko (iAs) elikadura-esposizio kronikoa ebaluatua du Europako biztanleen artean, elikagaien eta uraren kontsumoaren bitartez egiten dena, eta ondorioztatu du elikadura-esposizio handiena biztanle gazteenen artean topatu dela (bularreko haurrak eta haur txikiak), nahiz eta 2014ko ebaluazioan baino txikiagoa izan.

Inplikatutako elikagaiak

Egungo ebaluazioan artseniko inorganikoaren (iAs) presentzia aztertu zen 13.608 laginetan (7.623 ur edangarriarenak eta 5.985 hainbat elikagai motarenak), Europako 23 herrialdetakoak; eta guztira 2013 eta 2018 artean egindako 44 inkesta dietetikoetako kontsumo-datuak erabili ziren.

Artseniko inorganikoarekiko esposizioari ekarpen handiena egin zioten elikagaien taldeak “arroza eta arrozarekin egindako produktuak”, “zerealak eta zerealekin egindako produktuak (arrozik gabe)” eta “ur edangarria” izan ziren.

Hainbat ad hoc esposizio-agertokik (adibidez, arrozarekin egindako formulen kontsumoa) erakutsi zuten esposizio dietetikoaren zenbatespenak BMDL01 balio-tartearen barruan edo gertu zeudela, muturreko kontsumitzaileen kasuan.

Emaitzak

  • Oro har, goi-mugako (UB) zenbatespenak behe-mugakoak (LB) baino bi edo hiru aldiz handiagoak izan ziren.
  • Behe-mugako (LB) batez besteko esposizio dietetiko handiena haur txikiena izan zen (0,30 µg gorputzaren pisuaren (gp) kiloko egunean), eta haurtxoena eta haur txikiena (0,61 µg / gp kg / egun) goi-mugan (UB).
  • 95 pertzentilean, esposizio-zenbatespen handienak (LB – UB) 0,58 eta 1,20 µg / gp kg / egunekoak izan ziren haur txikietan eta bularreko haurretan, hurrenez hurren.
  • Batez besteko elikadura-esposizioaren zenbatespenak, oro har, erreferentziako dosiaren (BMDL01) behe-mugaren (0,3-8 µg / gp kg / egun) azpitik egon ziren. Hala ere, esposizio dietetikoaren 95 pertzentilean, haurtxoentzako, haur txikientzako eta beste haur batzuentzako gehieneko estimazioak BMDL01 mailaren barruan zeuden.
  • EFSAk 2014an egin zuen ebaluazioarekin alderatuta, iAs-en elikadura-esposizioaren zenbatespenak nabarmen txikiagoak izan ziren: gehieneko batezbestekoa eta 95 pertzentilaren zenbatespenak 1,5-3 aldiz txikiagoak izan ziren biztanleria-talde guzietan.

Ziurgabetasunak

  • Informazioa falta da, bai kontsumoari bai presentziari buruzkoa, elikagaien talde zehatzetan iAs-ak dituzten osagai batzuen inguruan.
  • Ezagutza falta dago elikagaiak prozesatzeak eta prestatzeak elikagaietan dagoen artsenikoaren forma ezberdinetan duen eraginaren inguruan.

Gomendioak

  • Datu analitikoen hornitzaileei eskatzea EFSAren gidan zehaztutako baldintzei buruzko informazioa aurkezteko, metodo analitiko balioztatuak erabili ahal izateko, sentsibilitate egokiarekin eta erauzketa-metodo egokiekin.
  • Arrozaren edo arrozarekin egindako produktuen kontsumo handiagoa egiten duten, eta, beraz, iAs-arekiko esposizio dietetiko handiagoa duten biztanleria-talde sentikorren kontsumo-datuak biltzea (adibidez, gaixotasun zeliakoa duten pertsonak).

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad