Arriskuaren ebaluazioa: glikoalkaloideak patatetan

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) patatetan eta horien eratorrietan dauden glikoalkaloideek gizakien eta animalien osasunerako izan dezaketen arriskuaren ebaluazioa argitaratu du. 

Zer dira glikoalkaloideak?

Modu naturalean sortzen diren konposatuak dira, eta solanaceae familiako elikagaietan egoten dira, esate baterako, patatetan, tomateetan eta alberjinietan.

Patatetako glikoalkaloideen kontzentrazioan eragina duten faktoreak

Glikoalkaloideen kontzentrazioa kontsumitutako barietatearen, barazkiaren heldutasunaren eta beste ingurumen-faktore batzuen araberakoa izaten da.

Faktore horien artean daude, esaterako, eguzkiarekiko esposizioa eta biltegiko tenperatura. Ilunpetan biltegiratutako patatek argitan biltegiratutako pataten glikoalkaloide kantitatearen % 20 bakarrik sortzen dute.

Glikoalkaloideen kontzentrazioak handiagoak izaten dira azalean barrualdean baino (3-10 aldiz gehiago).

Giza osasunean dituen ondorioak

Ondorio toxiko akutuek sintoma gastrointestinalak eragiten dituzte, hala nola goragalea, gorakoa eta beherakoa.

1 mg / kg gorputzaren pisuko eta eguneko

LOAEL indizea (behatutako ondorio kaltegarrien maila baxuena) zenbatetsi du EFSA-k

esposizio akutu baten ondorengo arriskua ezartzeko erreferentzia-puntu gisa

Giza osasunerako arriskua

Adituek identifikatu dute osasun-arazoak ekar ditzakeela, baina soilik patata kantitate ertaina edo handia kontsumitzen duten haurtxo eta haur txikien kasuan; izan ere, adin-talde horiek EFSAk zenbatetsitako 10eko esposizio-marjinaren (MOE) azpitik geratzen dira.

Horrez gain, identifikatu da solanaceae familiako elikagai hori askotan kontsumitzen duten helduek ere izan ditzaketela osasun-arazoak.

Glikoalkaloideen kontzentrazioa murrizteko neurriak

Elikagaiak zuritzea, egostea edo frijitzea lagungarria izan daiteke glikoalkaloideen edukia murrizteko:

  • Patatak zuritzea; hala, glikoalkaloideen edukia % 25-75 murriztu daiteke
  • Uretan egostea*; hala, glikoalkaloideen edukia % 5-65 murriztu daiteke
  • Oliotan frijitzea*; hala, glikoalkaloideen edukia % 20-90 murriztu daiteke

*170 ºC edo gehiagotan prestatzea (ikusi akrilamidaren erreferentzia)

Glikoalkaloideen kontzentrazioa murrizteko neurriak

EFSAk eta Europako Batzordeak glikoalkaloideekiko esposizioa murrizteko prebentzio-neurriak ezartzeari buruz eztabaidatuko dute; hortaz, baliteke gehieneko muga bat ezartzea produktu horientzat eta beste batzuentzat.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…